Azken berriak
07/09/10 Oso positiboak izan dira 2007ko Eilastasuna Brigararen lehenengo balorazioak. Datozen egunetan, Brigadakideak eta antolakuntzan ibili diren pertsonak bilduko dira, zabaldu behar diren materialak, argazkiak edo esperientziak biltzeko, web orriaren atalean jarriko ditugunak.
07/09/10 Herriaren presioak CRIPDESeko atxilotuak askatzea lortu du.
Askatutako lehenengo pertsonen irteeraren bideoa
Askatutako bigarren taldearen harrera ekitaldiaren bideoa
CRIPDESeko kideen askatasuna ospatzeko ekitaldiaren bideoa
07/07/03 Kezka eta haserrea, El Salvadorreko CRIPDES erakundeko kide batzuk atxilotu dituztelako. Eilastasuna Brigadak erakunde horrekin lan egingo du hilabete honetan.
Gertaeren berri ematen duen komunikatua Beranduago zabaldu duten komunikatua
Gizarte eta politika arloko erakundeen protesta
CORDES eta CRIPDES erakundeen salaketa atxiloketatik 24 ordu pasatu direnean
STEE-EILASen komunikatua
Jarraitu egoera Diario Colatino edo La prensa gráfica egunkari digitalen bitartez
CRIPDESeko kide baten eskutitza
CORDES eta CRIPDES erakundeen uztailaren 4ko salaketa idazkia.
El Salvadorreko Canal 12 telebistako bideoa, Suchitoton gertatutako istiluei eta CRIPDESeko kideen atxoloketei buruzko irudiekin.
CORDES eta CRIPDESen 2. informazio orria.
Epaileak 3 hilabeteko behin behineko kartzelaldian sartu ditu CRIPDESeko 14 pertsona Suchitotoko gertaerak direla eta.
CRIPDESen komunikatua kartzelaldia salatzeko
Kartzelaldiaren kontrako helegitea aurkeztu da. CRIPDESen komunikatua
STEE-EILASen prentsa oharra Brigadari buruzko informazioa emateko. 07.6.27
El Salvadorreko CRIPDES erakundearen ezaugarriak eta proiektuak.
Eskerrik asko
STEE-EILASek biziki eskertu nahi du Brigada osatzeko borondatea adierazi duten lankideen parte hartzea. EILASTASUNAK bultzatutako Brigada 2007ko udan El Salvadorrera joango da, CRIPDES El Salvadorren garapenaren aldeko elkarteak bultzatzen dituen hezkuntza egitasmoetan laguntzeko asmoz. Matematika eta ortografia landuko dituzte ikasleekin eta didaktika eta motibazioa irakasleekin
Brigada sortzeko lehenengo proposamena
Proposamenaren dokumentua.
Brigadaren egitaraua
Dokumentua PDF formatoan.
EGITARAU PROPOSAMENA
Ekintzak |
Datak |
|
San Salvadorrera bidaiatzea |
Uztailaren 1a eta 3aren inguruan |
Harrera eta ostatua San Salvadorren |
Lehenengo kontaktu eta elkarrizketak |
Uztailaren 6a edo 7a arte |
Pertsona bat egongo da elkarrizketetan. |
Komunitateetara heltzea |
Uztailaren 6an edo 7an |
Bidaia, biziguneetara heldu eta ongi etorria jaso |
Komunitateetan lan egin |
Uztailaren 30a arte, gutxi gora behera |
Egitaraua finkatu |
Asteburuak |
|
Bisitaldiak, agian bertako norbaitekin |
Ertamerikatik bidaiatzen jarraitzea |
Abuztuaren 15a arte |
Kontaktuak emango dizkigute |
Joateko bidaia
Asmoa da brigadako kideak uztailaren hasieran bidaiatzea. Bidaia-agentziaren zain gaude, bidaia-txartelak erosteko aukerarik egokiena zein den jakiteko.
San Salvadorren emango ditugun lehenengo egunak
San Salvadorrera helduta, aste horretako azken egunak (uztailaren 6a edo 7a arte) herria ezagutzeko eta pertsona, erakunde eta instituzio desberdinekin harremanak izateko aprobetxatuko genuke.
Besteak beste, honako elkarrizketa hauek interesgarriak izan daitezkeela uste dugu:
Gure anfitrioia den erakundearekin, hots, CRIPDESekin, kontaktu ofiziala egin.
MAIZ taldearekin, herri hezkuntzan eta hezkuntza materialak egiten daukaten ibilbideagatik.
Hezkuntza Ministerioarekin, indarrean dauden egitasmoen ikuspuntu orokorra izatea interesgarria izan daitekeelako.
"ANDES 21 de junio" irakasleen sindikatuarekin.
Las Dignas emakume taldearekin, EILASTASUNA fondoak diruz lagundu baitu hezkidetzarako materialak sortzeko lana.
René Canjura Nejapako alkatearekin, urte asko baitaramatzagu udal liburutegia laguntzen, eta oso harreman onak baititugu alkatetza horren eta Gasteizko egoitzaren artean. Gainera Gasteizko bi ikastolek eta Nejapako bi eskolek hartu eman egonkorrak dituzte.
TNT antzerki taldearekin, ikuspuntu pedagogiko batetik antzerki herritarra lantzen dutelako. Gainera, antzerki taldeko kide bat, Julio Monge, maisua da eta sindikatuko kidea izan da.
Beste batzuk aipa genitzake, baina kontutan hartu beharko ditugu Brigadako kideen interesak eta aukerak, eta CRIPDES edo PROGRESOko kideek egin ditzaketen proposamenak.
Hasierako elkarrizketa hauen bidez El Salvadorreko hezkuntzaren egoera ezagutzea espero dugu.
Egonaldia komunitateetan
Hurrengo urratsa izango da lan egingo dugun komunitateak eta eskolak ezagutzea. Hori dela eta asteburua, uztailaren 7a eta 8a, komunitatea ezagutzeko erabiliko genuke eta astelehenean edo asteartean, uztailaren 9an edo 10ean, lanean hasiko ginateke.
Beraiek eskatutakoa betetzen saiatu behar dugu, hots, ortografia, matematika baloreak eta pertsonen arteko harremanak lantzen, hala irakasleekin nola ikasleekin.
Lan hori uztailaren amaiera arte egin beharko dela aurreikusi dugu.
Esperientzia sistematizatzea
Egindako lanaren berri idatziz uztea baliagarria izan daiteke parte hartu duten eskola eta komunitateentzat, baita egindakoaren ebaluaketa eta jarraipena egin ahal izateko ere. Bestalde, baliagarriak izan daitezke lanerako iradokizun modura edo irakasleentzako irakurgai gisa. Gainera, aukera eman dezake hezkuntza materialak bidaltzeko edo laguntza zehatzagoak proposatzeko.
Komenigarria da material grafikoak, artikuluak edo bestelakoak ekartzea esperientzia gure artean ere zabaltzeko.
Bidaia Ertamerikan luzatzea
Astia dutenentzat, badago aukera egonaldia luzatzeko, El Salvadorren bertan edo Ertamerikako beste herrialde batzuetan. CRIPDESek kontaktuak emango ditu El Salvadorrerako, eta STEE-EILASek EILASTASUNAk lagundutako proiektuen berri emango du, Ertamerikako herrialde horietan ibili ahal izateko eta herri horien egoera ezagutu ahal izateko. Aukera egongo da opor egun horiek bakoitzak nahi duen moduan gozatzeko. Egun horietan sortutako kostuak norberak ordaindu beharko ditu. Itzulera data desberdinak egon daitezke norberaren interesen, bidai agentziaren iradokizunen eta bidaia-txartelen prezioaren arabera.
KONPROMISOAK
STEE-EILASen KONPROMISOAK
El Salvadorreko erakundeekin hasierako kontaktuak egitea beren beharrak zeintzuk diren jakiteko eta programa zehazteko.
Boluntarioentzat ahalik eta bizi baldintzarik onenak lortzea.
Nahi dutenei informazioa ematea edo lortzeko modua erraztea.
Hara joan baino lehen prestakuntza saioak antolatzea, herri horri buruzko informazioa eta ikuspuntu zabala izateko.
Bidaia-agentziekin eta aseguru etxeekin harremanak izatea, partehartzaileentzako eskaintzarik onena lortzeko.
Parte hartzen dutenekin komunikazioa mantentzea, bidaia baino lehen eta bidaia egin ostean.
Egindako lana zabaltzea, hala sindikatuaren barruan nola ikastetxeetan eta komunikabideetan.
Egindakoaren balorazioa egitea, etorkizunerako proposamenak zehazteko.
Egindakoa ikastetxeetako jardunarekin eta EILASTASUNA fondoarekin nola uztartu ahal den aztertzea.
BRIGADAKO KIDEEN KONPROMISOAK
Begirunez jokatzea El Salvadorreko jendearekin eta harrera egingo dieten komunitate eta erakundeekin.
Bidaiak, janaria eta ezinbesteko asegurua ordaintzea.
Gasteizen egingo diren prestakuntza saioetara joatea. Datak zehaztuko dira.
Eratuko den talde barruan harreman eta lan giro egokia sortzen laguntzea.
Malgutasunez jokatzea, gureak bezalakoak ez diren ohiturak, kultura edo lan erritmoetara moldatzea.
Egindako lana eta izandako hutsuneak edo akatsak jasotzen dituen txostena egingo duen lan-taldean parte hartzea.
El Salvadorretik itzulita, banan-banan zein taldean, bizi izandako esperientzia eta sortutako materialak zabaltzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
Interneteko helbide interesgarriak
Rene Cajura, El Salvadorreko Nejapa herriko alkateari Miel Anjel Elustondo ARGIA astekariko kazetariak egindako elkarrizketa. ARGIAren 2093. Zenbakian argitaratua, 2007ko ekainaren 17koa.
El Salvadorreko mapa.
El Salvadorreko Hezkuntzari buruzko txostena.
CRIPDES, El Salvadorreko garapenerako elkartearen web gunea.
CRIPDESen aldizkaria.
Suchitoto (Cuscatlán Departamentua) herriari buruzko informazioa eta loturak, eta baita El Salvadorri buruzkoak ere.
Suchitoto herriari buruzko informazio turistikoa.
Suchitoto eta El Salvadorri buruzko informazio turistikoa.
"José Simeón Cañas" Unibertsitate ertamerikarraren argitalpenak
Suchitoton egindako liderrak diren emakumeen bilera bati buruzko artikulua.
|