.....................Antolatzaileak .......................................................Laguntzailea
.......... ........................
Azaroaren 17an, arratsaldeko 6,30etan
Bizkaiko Batzar Nagusien hitzaldi gelan
Hurtado de Amezaga kalea, 6. BILBAO
HITZALDIA
Lan baldintzek
osasun ezberdintasun sozialak sortzen dituzte
Nola aurre egin sindikatutik?
Laurent Vogel
LAURENT VOGEL, Sindikatuen Konfederazio Europarrak sortutako Ikerketa, formakuntza eta Lan Osasunerako Institutuko Laneko segurtasun eta osasun arloko zuzendaria da. http://hesa.etui-rehs.org
Laurent Vogel, prestakuntza tekniko handia izateagatik eta langileen osasun eta eskubideen aldeko konpromisoa izateagatik itzal handiko pertsona da, Europan ezezik, mundu osoan ere.
Oso garrantzitsua da lan osasunarekiko langileen eta sindikatuen pentsamendu autonomoa sortzeko Laurentek egin duen ekarpena, lanean osasuna eta segurtasuna defendatzeko baliagarria izan delako.
Baina maila intelektual handiko pertsona izateaz gain, beti egon da prest bere ezagutza konpartitzeko, langileen, langileen ordezkarien eta sindikatuen eskura egon dadin.
Gainera, komunikatzaile bikaina da, eta gaztelaniaz bikain hitz egiten du. Beraz, Vogelen hitzaldi batera joatea esperientzia ona izango da.
Bilbon emango duen hitzaldia adituen nazioarteko sare baten lanarekin lotuta dago (Lan baldintzak aztertzeko Sarea-Employment Conditions Knowledge Network, EMCONET). Sareak “Lan baldintzak eta osasun ezberdintasunak” izeneko txostena aurkeztu du Munduko Osasun Erakundeko (OMS) Osasunaren baldintza sozialak aztertzekoBatzordearen aurrean. Sareak Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Joan Benach, Torontoko Unibertsitateko Carles Muntaner eta Bahiako Salvadorreko Unibertsitateko Vilma Santana izan ditu buru eta Laurent Vogel bertako partaidea izan da. Txostena helbide honetan dago:
http://www.who.int/social_determinants/resources/articles/emconet_who_report.pdf
Prozesu horri buruzko informazio gehiago helbide honetan topatuko dugu:http://www.rebelion.org/noticia.php?id=72000
Datozen egunetan hitzaldiaren laburpena izango dugu eta zabalduko dugu, baina bitartean ohar honen amaieran berak idatzitako artikulu batzuk irakurtzen gozatzeko loturak jarri ditugu.
Hitzaldia ESK eta STEE-EILAS sindikatuen kanpaina baten barruan kokatzen da. Kanpaina honen bitartez gaixotasun profesionalak eta, oro har, lanak sortzen dituen osasun kalte guztiak garrantzitsuak direla azpimarratu nahi dugu. Gaixotasun horiek ez dira bapatean agertzen, epe luzean garatzen dira eta askotan ohar gabean pasatzen dira, gaixotasun arruntak izango balira bezala. Lanaren eta gaixotasunaren artean dagoen harremana antzematen ez denez, biktimek babes urriagoa daukate eta, gainera, pertsona gehiago gaixotuko dira lan baldintza ezegoki horien ondorioz.comunes.
Kanpainak OSALANen laguntza izan du.
Laurent Vogeli buruzko datuak
Zuzenbidan doktorea da, Nanteseko Uniertsitatean irakurritako doktorego tesiarekin:“Europako zuzentarauen eragina Europar Batasuneko estatuen lan osasun arlokozuzenbideaarmonizatzeko” (1998)
1991etik: Laneko segurtasuna eta osasunerako bulego tekniko sindikaleko ikerlaria (Brusela) Oraingo izena HESA.ETUI-REHS da.
1995etik: Bruselako Unibertsitate Askeko irakaslea. Arloak: Lan osasun arloko zuzenbidea eta Europako zuzenbidearen arlo soziala.
Laurent Vogelen Bibliografia
|