EAE Nafarroa
Arloak
Gurea Gaiak
Publikoa
H. Hezkuntza
L. Hezkuntza
B. Hezkuntza
Lanbide H.
Unibertsitatea
Hezkuntza politika
Lan Osasuna
Emakumea
Inmigrazioa
Gizarte mugim.
Nortasun ezaug.
Eilastasuna
Argitalpenak
Prentsa oharrak
Kontaktatu
Afiliatu
LOE
Bullying
Euskara
Aurrekontuak
AJENDA
FOROAK
Legedia
Loturak
PDF formatoa
stee-eilasen
 
ordenagailuak

Gauza bera gertatzen da datuak ikusteko pantailekin lan egiteari dagokionez. Ordenagailuak berehala ugaldu dira lan munduan, eta edonon kokatu dira eta edonola erabiltzen dira. 90/270/CEE Zuzentarauak ordenagailuak dituzten lanpostuen gutxienezko baldintzak ezartzen ditu. Zuzentarauaren trasposizioa 1997/488 Errege Dekretuak egin du (apirilaren 14koa da eta 97-4-23ko BOEn argitaratua). Lanpostua, pantaila, teklatua mahaia eta aulkiaren ezaugarriak zehazten ditu Zuzentarauak, baita inguruarenak ere (espazioa, argiztatze, isladak, itsualdiak, zarata, beroa, erradiazioak eta hezetasuna) eta, azkenik, programa informatikoek bete behar dituzten baldintzak, ordenagailua eta pertsonaren arteko hartu emanak pertsonaren osasunerako kaltegarriak izan ez daitezen. Halaber, ordenagailuekin egunero lan egiten denean, aldiro lana utzi edo lanaz aldatu behar dela zehazten da, baita horrelako lanpostuetan dauden langileei ikusmena azterketak aldiro egingo zaizkiela ere.

Errege Dekretuaren arabera, 1998.eko apirilaren 24az geroztik datuak ikusteko pantailak dituzten lanpostu guztiek Zuzentarauak ezarritako baldintzak bete behar dituzte, oro har, irudian agertzen direnak. Neurri horien helburua Tunel Karpianoaren Sindromea (eskuetako zaintxurien handitzeak sortutako atzamarren inurridura), odolaren zirkulazio txarra edo ikusmenaren estresa bezalako gaixotasunak ekiditzea da.

Zuzentaraua aplikatzeko, langileen zeregina errazteko eta beren osasuna zaintzeko produktu ergonomikoak erabili behar dira. Oinpausugailuak, eskumuturpausugailuak (hala teklaturako nola sagurako), atrilak, iragazkiak eta aulki ergonomikoak ordenagailu zein inprimagailuak bezain arruntak izan behar dira. Gainera, kostu txiki eta eragin handia duten produktuak dira. Horregatik da hain ulertezina produktu horiek erosi eta erabiltzearen aurrean enpresariek dituzten itxikeria.