EAE Nafarroa
Arloak
Gurea Gaiak
Publikoa
H. Hezkuntza
L. Hezkuntza
B. Hezkuntza
Lanbide H.
Unibertsitatea
Hezkuntza politika
Lan Osasuna
Emakumea
Inmigrazioa
Gizarte mugim.
Nortasun ezaug.
Eilastasuna
Argitalpenak
Prentsa oharrak
Kontaktatu
Afiliatu
LOE
Bullying
Euskara
Aurrekontuak
AJENDA
FOROAK
Legedia
Loturak
PDF formatoa
stee-eilasen
 
Jantokietako eta garbiketako langileak

Ikastetxeetako jantokietan lan egiten duten langileek umeak atenditzen dituzte eta horrez gain jantokiak garbitzen dituzte. Hori dela eta, lan arrisku bereziak ere badituzte, batez ere arnasa hartzeko sistema eta ahotsarekiko gaixotasunak. Horren zioak hauexek: ahotsarekin egin beharreko ahalegina, ikasleekiko kontaktua, jantokien diseinu txarra, laneko estresak sortutako arazoak, lan giro kaskarra, lanaren antolaketa ezegokia, masifikazioa eta lan gehiegi edukitzea. Beste alde batetik, ugariak dira gaixotasun infekziosoak, jendez gainezka dauden tokitan lan egiteak sortuak. Odolaren zirkulazioan sortutako arazoak ere askotan agertzen dira, lan egiteko postura dela kausa, beti zutik baitaude. Azkenik, giharretako zein sorbaldako lunbo-sakra zonaldeko mina aurkitzen dugu, egunero umeak, erretiluak, ontziak eta abar zamatzearen ondorio nabaria.

Jantokietako langileen lan arriskuak ekiditzeko ezinbesteko neurriak honako hauek dira: jantokietarako erabiltzen diren lokalen tamaina eta diseinu egokia izatea; langileak prestatzea, hala foniatria arloan nola zamaketa tekniketan; txertaketa kanpainak antolatzea; jantokien antolaketa demokratizatzea, langileen parte hartze eta komunikaziorako bideak ezarriz.  

Garbiketako langileek, baita jantokietakoek ere, jantokiak garbitzen baitituzte, garbiketa lanetan erabiltzen diren produktu kimikoek sortutako arriskuak jasaten dituzte: begien eta arnasa hartzeko goiko bideen irritazioa, istripuz arnasteak sortutako toxikazioak, nerbio sistema zentralaren aldaketak, eta larru azalaren gaixotasun batzuk. Arazo hauek guztiak arriskuei buruzko informazio ezaren ondorio zuzenak dira, banakako babes neurririk ere ez dagoela kontutan harturik.

Aipatutako arriskuei lana egiteagatik sortutakoak gehitu behar dizkiegu: gihar eta hezurren aldaketak, eskumuturretako, belaunetako eta sorbaldako lunbo-sakra zonaldeko gaitzak, odolaren zirkulazioan sortutako arazoak, arnas estua eta alergiak. Gaitz hauek guztiak zamaketa lanak lan egiteko posturak, beti zutik, eta hautsez betetako lan giroan aritzeak sortuak dira.

Azkenik, lantokiak sortutako arriskuak ditugu: zolgarri eta kutsagarriak diren gaitzak, tetano, toxikazioak, erredurak, urradurak, e.a., denak konketak, komunak, laborategiak, e.a. garbitzeagatik.

Arrisku horiek ekiditzeko neurriak hauexek izan daitezke: erabiltzen diren produktuen arriskuei buruzko formazioa eta informazioa, nola prebenitu jakiteko, baita zamaketak dakartzan arriskuak eta beroriek prebenitzeko moduei buruzkoa ere. Beste alde batetik, hain erasokorrak ez diren produktuak erabiltzea erabat beharrezkoa da, egiten diren nahasketak kontrolatzea, spray moduko produktuen ordez oihalak erabiltzea, eskukoak erabiltzea, lantokien haizeztapena hobetzea, ortopedia arloko teknikak praktikan jartzea eta langileei oinetako egokiak ematea. Azkenik, txertaketa kanpainak antolatu behar dira, eta lanaren antolaketa hobetu, gutxienez binaka lan egiteko.