Aurkezpena
Lanaren Nazioarteko Erakundeak EE.BB.etan eta E.B.ko herrialde batzuetan egindako ikerketaren arabera, langileek jasaten duten osasun mentaleko arazoak gero eta ugariagoak dira.
- Helduen % 20ak, depresioa, antsietatea, estresa edo "burnout"sindromea jasaten du.
- Ez gaitasunaren ondorioz Alemanian gertatutako jubilazioen % 7a depresio arazoekin erlazionatuta dago.
- Finlandiako langileen % 50ak estres sintomak dauzka (antsietatea, depresioa, beldurra, bazterketa soziala, edo lo egiteko arazoak). % 7ak, berriz, "burnout" sintomak dauzka (erabateko nekea, gaitasun profesional gutxitua, osasun mentaleko arazoak).
- Osasun mentaleko arazoen kostea E.B.ean Barne Produktu .Gordinaren % 3tik 4ra doa.
- Alemanian soilik, osasun mentalak sortutako lanera ez-etortzeak, urtero 5 bilioi markoko gastua dakar.
- Euskal Herrian ditugun datuak, irakaskuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleei buruzkoak dira:
- Nafarroan baja eragileen artean lehenengoa izan zen 1998an, 12.826 lan egun galduaraziz.
- Bizkaian ere, baja eregileen artean lehenengoa izan zen 1997/98 ikasturtean, 34.187 lan egun galduaraziz.
- Araban, baja eragileen artean bigarrena izan zen ikasturte berberean, 4.777 lan egun galduaraziz.
Oso datu kezkagarriak dira, eta horregatik Bilbon dagoen Laneko segurtasuna eta osasuneko agentzi europarrak E.B.ko estatuen artean egin berri duen inkestari erantzunez, E.B.ko 10 estatuk, espainiar estatua barne, prebentzio neurri berriak martxan jartzearen alde azaldu dira, indarrean daudenak egokiak ez izateagatik.
Eta ez da batere harrigarria egokiak ez direla entzutea. Izan ere, Nafarroan eta EAEn nagusiak diren mutuek lan arriskuen ebaluaketa egiteko proposatzen dituzten 31 ataletatik, estresa eta arrisku psikosozialak sartzeko aukera ematen duen bakarra "Bestelakoak" izena duena da.
Estresa prebenitzeko orain arte egin den ahalegina lanaren ezaugarrien eta giroaren aurrean pertsonek emandako erantzuna aldatzera bideratu da. Lanpostuaren ezaugarriak, batez ere lana antolatzeko modua, aldatu beharrean, erlajazio edo norberaren autoestima hobetzeko teknikak erabili dira, ingurukoa osasuntsua izan gabe jarraitzeko, baina langile lasai egon dadin.
Egoera berberaren aurrean persona bakoitzak desberdin jokatzen duenez, pertsonei errua botatu nahi izan diete. Tabakoa erretzen duten guztiek ere, ez dute birikietako minbizia jasaten, eta inoiz erre ez duten beste batzuek jasaten dute. Hala ere, tabakoaren kontsumoa gutxitzearen aldeko kanpainak egiten dira, prebentzio neurria bezala.
Estresari dagokionez, hauexek lirateke benetazko prebentzio neurriak:
- Lan aspergarri eta errepikakorrak gutxitu, eta autonomia zein sormena bultzatu.
- Lan errimo egokiak jartzea, atsedenaldiak hartzeko aukera ematen dituztenak.
- Langileek bere lanaren antolaketan parte hartzea.
- Langileen zeregina, erabiltzaileek lankideek eta nagusiek haintzakotzat hartzea.
- Lan egonkortasuna egotea, promozio aukerak izatea eta nahi gabeko aldaketak ez jasatea.
- Lana pertsonari egokitzea, Lan arriskuen prebentziorako legeak ezartzen duen bezala.
Dokumentu interesgarriak
Arrisku psikosoziala lanean
LUCIA ARTAZCOZen artikulua.
Lan Osasuna Aldizkaria Zbk.berezian
Lan baldintzak eta estresa
TERESA OLIVERAren artikulua.
Lan Osasuna Aldizkaria 0 Zbkan
Irakaskuntzan, estresak jota
RUBEN BELANDIAren artikulua.
Lan Osasuna Aldizkaria Zbk.berezian
Estrés Laboral
LUCIA ARTAZCOZ eta ISIDRE RABADAren ponentzia.
Irakaskuntzako Lan arriskuen Prebentzioari buruzko I Udako Ikastaroan
Prevención del estrés en los centros de enseñanza
LUCIA ARTAZCOZen ponentzia.
Irakaskuntzako Lan arriskuen Prebentzioari buruzko II Udako Ikastaroan
No sólo son los accidentes: La importancia del riesgo psicosocial en el trabajo
LUCIA ARTAZCOZen artikulua.
Lan Osasuna Aldizkaria Zbk.berezian
Acción sindical frente a los riesgos psicosociales en la enseñanza
RUBEN BELANDIAren Ponentzia.
STE konfederakundearen III Jardunaldietan
Sobre salud laboral. Un tema para el debate: El riesgo psicosocial del trabajo
JULIAN MEDIAVILLA eta JAVIER BERIAINen artikulua.
Lan Osasuna Aldizkaria Zbk.berezian
Presentación del programa informático ABANSELF de autodiagnóstico del estrés
FERNANDO MARQUINEZren ponentzia.
Irakaskuntzako Lan arriskuen Prebentzioari buruzko II Udako Ikastaroan
Estrés en la Enciclopedia de la OIT (1. zatia)
PDFDokumentua. 1,5 Mb
Estrés en la Enciclopedia de la OIT (2. zatia)
PDF Dokumentua.160 Kb
|