TESTULIBURUETAN, ZERGATIK EZ DAGO ALEXANDRIAKO ZIENTZILARIA ZEN HYPATIA-REN ARRASTORIK?
IZENDATZEN EZ DENA EZ DA EXISTITZEN, ikusezintasuna ez al da beste mota bateko erasoa?
Emakume eta gizonak ez bereizteko printzipioa sozialki onartuta eta aitortuta dago eskubide bezala legedi desberdinetan, baina oraindik gaur ez dago gauzatuta eta gure eskoletan isladatu egiten da.
Nahiz eta berdintasuneko idealak izenpetu, eskolak bai arlo tekniko-zientifikoan bai hizkuntz eta historia arloetan, emakumeok sufritzen dugun ikusezintasuna iraunarazten jarraitzen du. Hori guztia eskolako eguneroko bizitzan eta hain zuzen ere testuliburuetan nabaria da eta garbi agertzen da. Gure gizartean ematen diren bereizketa ereduak garbi agertzen dira testuetan. Hori dela eta STEE-EILAS, hezkuntzako sindikatu honek testuliburuak sakonki aztertzea eta bertan agertzen diren aurreiritzi sexistak identifikatzea eskatzen dugu. Umeen eta gaztetxoen liburuak balore, eredu eta pentsamolde sexistak zabaltzeko biderik egokienak direla jakinda.
Jadanik Virginia Woolf-ek, idazle ingelesak “Una habitación propia” izenburuko liburuan (1929) idatzi zuen ironia finez, historia liburuetako emakumezkoen ezari buruz. Ingalaterra berean, mende bat lehenago, beste idazle batek, Jane Austen-ek, “La abadía de Northanger” liburuan (1818)deskribatzen zuen, atsekabez, historia liburuetako edukinen murriztapena, hau da, gerla eta istiluen birkontaketa amaiezina, non “gizonak ergelak iruditzen zaizkit eta emakumeez ez da ezer esaten”.
Begi bistakoa da narrazio historikoetako emakumeen eza, beren desagerpena egile historikoak bezala, antzinaren egileak bezala, bazela aldi berean gizarte mailan gertatzen zen bazterkeriaren seinalea. Horrela jakinarazi zuen, XV. mendearen hasieran, Cristina de Pizan humanistak, “La ciudad de las damas” lanean (1405) non emakume baliotsuen genealogia bat ezarri zuen, bere helburu nagusirako aurre pausu bezala: portaera ereduak ezartzea, non emakume jakintsuek bere burua begiratu ahal zuten eta adimentsu eta bertutetsu bezalako izakitzat ezagutu.
Ordutik, gaur egun igarotako denborak lortutako eskubideez edo ezarritako berdintasun juridikoaz hitz egiten digu,baina gure heziketa sistemaren ikasgai guztietan (gizarte zientziak,literatura, matematika, teknologia...) tradiziozko edukien jarraipena, harrigarria bada ere, ohiko ezaugarria da. Baita ere, heziketa-politikaren arautegi ezberdinek, oinarrizko kurrikulumen bidez, material ez-sexista egiteko jarraibideak sartu dituzte eta aukera-berdintasunaren indartzea zehar lerrotzat hartu dute. Baina, emaitzak ikusita, argi dago praktikara eraman ez den erretorika hutsa baino ez dela izan. Eskolan sexismoa baztertzeko lege testuetan asmo onak egon arren (LOGSE, 1990), non hezkidetza gure demokraziaren lorpentzathartzen zen, emaitzak, gaur egun ez dira onak. Azken joerek salatzen dute, eredu maskulino dominatzaile baten aldeko uniformetasuna, eredua bihurtuta, eta ezberdintasuna femeninoa ezabatzen da eskola mistoa, besterik gabe, ez hezkidegarria, denbaten barruan.
Interes berezia eskaini behar zaio testuliburuetako sexismoaren analisiari, kontuan izanda delako testuliburu horiek ezagutzen transmisiorako tresnak direla, eta baitaereduen, jarreren eta baloreen transmisiorako ere; kasu gehienetanjokaera sexistak indartzen dituzte populazioaren erdia baztertuz: neskak, emakumezko nerabeak eta emakumeak.
Testuliburu gehienetan emakumezkoen pertsonaia edo talde gutxi daude, gizonezko-unibertsala erabiltzen da, eta kezkagarriagoak diren generikoak edo mugagabeak, gizaki guztiak hartzen ez dituztenak; erabiltzen dira era berean, ohiko gaiak historia politikoaz, beliko-heroikoaz, non gizonezkoak protagonistak diren, eta emakumeak oso urriak izaten dira patroi arrakastatsuetan; emakumezkoen lana ezkutatzen da arlo guztietan, lan edo kultur eremuan, adibidez.
Hitzek ez ezik, ikonoek ere baztertzen gaituzte, non hauetako bat gertatzen den: edo ez gaude, edo, egotekotan, tradiziozko papera irudikatzen dugu: ugal papera, amarena bezalakoa, edo zaintzaileak, gizonezkoen laguntzaileak... edo “matematikak zailak dira niretzat” esanez.
Testuliburutako sexismoari aurre egiteko, jokaera erabakikorra baten falta igartzen da; horregatik STEE-Eilas-etik ikusten dugu beharrezkoa dela administrazioak historia berridazteko espezialista-taldeen eraketa; baita Fisikaren, Matematikaren, Literaturaren, Teknologiaren, Filosofiaren eta abarren historietan emakume askoren ekarpenak biltzen dituen testuliburu ez-sexista egiteko espezialistak ere.
Berdintasun legeetatik, bada garaia erretorikatik eta politikoki zuzena denetik pasatzeaz, berdintasunaren alde dakigun guztia praktikan jartzeko. Agian has gintezke gure irakasleriaren formakuntzatik, asmo hezkidetzaileak dituen irakaskuntza sortuz. Baina badirudi aukera hau bazterrean uzten dela, hiritarren heziketan emakumezkoaren gutxitzen jarraitzen duen formakuntzarekin.
LOGSEtik heziketa lege guztiek , LOCEtik pasatuz eta egungo LOEraino ailegatuz, sexuen arteko berdintasun oinarria dute eta edozein diskriminazioaren bazterketa. Dena den, hau ez da errealitatea gure ikastetxeetan. Testuliburuen bidezko jakitearen transmisioak, generoaren estereotipoak mantentzen ditu, eskola aldatzea ia ezinezkoa izanik, zeren eta aipatutako liburuek ez baitute justiziarik egiten emakumezkoen jakitea ez sartzean. Berriro ere , Zientziak, Literaturak, Teknologiak, Historiak ez dute emakumearen aurpegirik. Jadanik George Eliot-ek, idazle erromantikoak bere nobela bikainean, “Middlemarch” izenburukoan (1871) esaten zuen sarkasmomingarri eta adimentsuz: “emakumeak zientziarako ikergarriak dira (...), sexu ahulekoak dira (...), ez dira gauza ezertarako (...), ganoragabekoak, kemengabekoak...”
Duela 2500 urte baino gehiagoko pentsalari jonikoek bi oinarrizko gauza asmatu zituzten, elkar lotuak, pentsamenduaren garapenerako: zientzia eta ateismoa. Garai honetan Alexandriako Hypatia (k.o. IV mendean) jaio zen, Antzinatearen gorenean eta gainbeheran, eta antzinateko jakituria osoa ez zen heriotza naturalez suertatu baizik eta bortitzez hil zuten. Bere hiltzaileek izenak dituzte, hauetako bat Cirilo izan zen, mugimendu ilun baten gizon egitea, zeinak Europa osoa bere historiaren aldi ilunenetariko batean sartu baitzuen. Erlijioen sormenak, eta kristautasunarenak, bereziki, atzerapen prozesuan sartu du historia, emakumeentzako bereziki arriskutsua.
Kalterako, onerako baino, zientziaren historiak eta enziklopediak gizonek idatziak izan dira, zeinek zientzia arloan emakumeek zereginik ez dutelako abiapuntu misoginotik abiatu direnak. Honi gehitzen zaio zientzien garapena pertsona nabarmen batzuen lan partikularra bezalakoa ikusteko joera dugula, eta ez miliaka pertsonek inguratzen gaituen munduari sekretuak errotik ateratzeko egin duten lan itzela bezalakoa. Baina prisma honen bitartez begiratuta ere, zeinaren bidez zientzia pertsonalitate ilustratu talde baten ondorioa baino ez den, Hypatiaren izena ez zen kanpo geratu beharko. Hau gertatzen da, analetatikgizonezkoen eskuek ezabatzeko ardura hartu dutelako.
Emakume olerkari, filosofo, matematiko, fisiko askoren izena, historiatik ezabatuak izan dira , besterik gabe.
Justizia egiteko garaia heldu da; baita administrazioei hezkidetza errealitate bihur dezaten exijitzeko garaia ere, emakumezkoen jakituria biltzen ez duen testuliburu oro baztertua izanik. STEE-EILAS-ek, hezkuntza sindikatua den heinean, administrazio ezberdinei legeak betetzeko exijituko die.
LOEk planteatzen duen “hiritartasunerako heziketa” izeneko ikasgai berria aukera bat izango al da? Gure nahia Hypatia, Clara Campoamor, Catalina de Erauso, Bizenta Mogel, Arantxa Urretabizkaia, Mª Asun Landa, Maialen Lujanbio eta abar luze bat bezalako emakumeak, guztiak aipatuak eta ordezkatuak izatea da, zortzen zaien bezala, neska-mutil, nerabe eta emakume zein gizonentzako eredua izanik.
|