Ikastetxeetan indarkeria sexistaren gaiari heltzeko proposamen batzuk

AURRE HARTU

Beste errealitate bat posible dela uste izan.

Irakaslegoarentzako kalitatezko formakuntza bat administrazioari esijitu harreman afektibo-sexualak bere osotasunean lantzeko eta horren inguruan hezkuntza-proiektuak errazteko

Hezkuntza afektibo-sexual planifikatua praktikan jarri eta elkarbizitza hobetzera bideratutako talde-proiektuak aurrera eraman.

Eskola-orduetako denbora jakin bat ikasleekin gogoeta egiteko erabili; persona guztien gorputzarekiko errespetuzko jarrerak, auto-estimua, norberarenganako segurtasuna eta afektibitatean oinarritutako harremanetarako gaitasuna bultzatzeko

Neska eta mutil ahulenekin autodefentsa landu, baina ez geratu horretan bakarrik, bestela badirudi gertatzen denaren erantzukizuna emakumeari bakarrik egozten zaiola eta ez erasotzaileari.

Ez begiratu indarkeriaren adierezpenei bakarrik, horrekin handitu egiten baitira adierazpenok, eta gainerako guztiak -eta asko da-, garrantzia eta esanahia galtzen ditu. 4 Oraindik ere neskentzat eta mutilentzat irauten duten estereotipoen aurkako giroa sortu ikastetxean. Eta horretarako:

Ahaleginak egin proposamen hauek Hezkuntza Egitasmoetan eta Ikastetxeko Currikulum Egitasmoetan sar daitezen.

NOLA JOKATU

Ez geratu sor eta gor gure Ikastetxeetan batzuetan gertatzen diren indarkeriazko harremanen eta, horien artean, eraso sexisten aurrean. Nesken eta mutilen arteko indarkeriazko egoerak "ume-kontuak" direla eta gauza normaltzat hartzeak ez du laguntzen helduaroan gertatzen diren eraso sexistak desagerrarazten.

Eraso baten aurrean, patxada eta jarrera lasaia erakutsi, alarmismorik gabe, erantzun hezitzailea, egokia eta pentsatua, eman ahal izateko.

Biktima errudun ez bihurtu, eta mutil erasotzailearekin edo erasotzaileekin lan sistematikoa egin, jarrera alda dezan edo dezaten, barru-barruko arazoa emakumeekiko dituzten sentimendu eta iritzi jakin batzuk eragina baita.

Ez ezarri arau zorrotz eta orokorrik indarkeria sexista konpontzeko, baizik eta ahalegindu elkarrizketa sortzen, ikastetxeetako elkarbizitzako harremanen sustagarri.