STEE-EILASen hausnarketa Gasteizko Udalak Haur Eskoletako hezitzaileekin izandako gatazkaz

Irakaskuntzako Langileen Sindikatua (STEE-EILAS) pozik dago Gasteizko Udaletxeak Udal Haur Eskoletako hezitzaileekin izan duen gatazkaren inguruan lortu den Akordioarekin. Akordio horrek bermatuko du 17 haur eskolak irekiko direla eta ikasgelatik kanpo zeuden 1.500 haur atendituko direla. Behin behineko irtenbidea izanik ere Udalak hartu du aurreko baldintza laboralak nahiz eredu hezitzailea errespetatzeko konpromisoa, Udal Haur Eskoletarako eredu berria zehazten eta konsentsuatzen den bitartean. Akordio barruan OPE bat ere badago.

Lehenik eta behin gure zorionak eman nahi dizkiegu inplikatutakoei. Etsi beharrean besteei bidea erakusten joan baitira prozesu osoan. Goliat bera garaitu duzue zuen kemenarekin!

Udala ez da konturatu Hezitzaileekin ezezik, Gasteizko gizartearen gehiengo batekin ere izan duela gatazka. Inori ez zaio gustatzen diruzorroa lapurtzea eta alkateak hobeto funtzionatzen zuen udal zerbitzua desegiten saiatu da. Aurrean hezitzaileak izan ditu, beren lan baldintzak baino gehiago zen zerbaiten aldeko borrokan. Eta beraien ondoan sindikatuok, gurasoak, ikastetxe publikoetako langileak, estatu osoko haur hezkuntzako teknikariak, unibertsitate nahiz kultur arloko mundua, Arartekoa, auzo elkarteak...

STEE-EILAS harro dago izan dugun jokaerarekin. Enpresa Batzordean ordezkaritzarik ez izan arren, geurea da gatazka luze honetako jenderik dinamikoena eta langileena, geurea mezurik garbiena: zegoen ereduaren defentsa izan da eta jarraituko du izaten gure sindikalgintzaren ardatz nagusia.

Aurrerantzean bi mailatan segituko dugu lanean: Alde batetik, 0-3 hezitzailearen eztabaida goi mailako eremuetara eramateko konpromisoa berresten dugu, horrek hezkuntza sistemaren inguruan datorren debatea aberastuko duelakoan: Balizko Hezkuntza Lege propioa, LOCEren Erreforma... Bestetik, beren eskubide laboralak zanpatuta ikusi dituztenentzat defentsa judiziala bultzatzea, Dekretuagatik edota RPTan izandako aldaketengetik. Gure zerbitzu juridikoak horretan dihardu.

Azkenik, ezin dugu egoeraren balantzea egin, kale egin digutenak ahaztu gabe. Bai gatazkaren garapenean bai hitzarmenaren sinaduran kontu batzuk agerian geratu dira:

Etorkizuna ez dago idatzita. Akordioak berpiztu behar du nahi dugun eskola ereduaren inguruko debatea, bainan batez ere gure seme-alabek behar duten eskola ereduaz, haientzat egokiena den ereduaz behar du izan: eredu publikoa, hezitzailea, kalitatezkoa, euskalduna eta gure hiritik kanpo erreferente bihurtu daitekeena. Oraindik baita garai gauzak ondo egiteko

Gasteizen, 2004ko urriaren 26an