Estatuko Kontseilu Orokorraren Osoko Bilkuran, PSOEko gobernuak iragarritako erreformei dagokienez, Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatuak (STEE-EILAS), lehendik eta behin hurrengo balorazioa egiten du: erreforma multzo honek (ibilbideak eta errebalida kentzea edota erlijioa aukerakoa izatea) PPk ezarri nahi izan zuen LOCEren izpirituak eta letrak eraman gintuen egoera enkistatua konpontzen du.
Bigarrenik, administrazio ezberdinei gogoratu behar diegu orain hasten den prozesuan ezin dutela lehengo akatsak errepikatu, bai formaren aldetik (kontsensu zabal bat lortu ahal izateko, eragile sozialekiko negoziazio eza), bai edukiaren aldetik (beharrezko erreformak abian jarriko lituzkeen benetako finantziazioa: irakasleen prestakuntza, zentroetarako baliabideak…)
Halaber, Euskal Herriko Irakaskuntzako Sindikatu bezala, berau osatzen duten herrialdetako errealitate ezberdinak kontuan hartuz, espero dugu administrazio eta sail ezberdinek egoerari erantzun egokia eman diozatela –LOCErekin gertatu ez zena-. Hainbestetan aipatutako erreforma hau ezerezean geldi ez dadin, benetako negoziazioa eta kontsensua izango dira gakoak; erreformak kohesio sozialean eta kudeaketa demokratikoan oinarrituko den kalitateko hezkuntza sistema bat egituratzeko balio beharko du.
STEE-EILAS eko Idazkaritza Nazionala
2004eko irailaren 28a.
|