EAE Nafarroa
Arloak
Gurea Gaiak
Publikoa
H. Hezkuntza
L. Hezkuntza
B. Hezkuntza
Lanbide H.
Unibertsitatea
Hezkuntza politika
Lan Osasuna
Emakumea
Inmigrazioa
Gizarte mugim.
Nortasun ezaug.
Eilastasuna
Argitalpenak
Prentsa oharrak
Kontaktatu
Afiliatu
LOE
Bullying
Euskara
Aurrekontuak
AJENDA
FOROAK
Legedia
Loturak
PDF formatoa
stee-eilasen

Aurkezpena

Dokumentu interesgarriak

Sindikalgintza

Aurkezpena

STEE-EILASek arriskurik gabeko lana erreibindikatzen du, langile izateak gure lan indarra saltzera behartzen baikaitu, ez ordea gure osasuna saltzera. Gure lan osasuna, gaixotasun ezaren defentsa izatetik aparte, gisa egaera fisiko eta psikiko optimo baten adierazpena izan beharko luke, eta horrek lanaren beraren antolaketan parte hartzea eskatzen du.

Arrisku laboralak irakaskuntzan ere existitzen dira. Gure sektoreko langile multzoa honen jabe egitea gure eginkizun garrantzitsuenetariko bat da. Gure alde dugu orain bi urte ezarria izan beharko zuen Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak giza mailan hartzen ari den arreta handia, eta gure kontra, patronala eta Administrazioaren aldetik, bere aplikapenerako agertzen ari diren erresistentziak.

Lan Osasunaren egoerak, Euskal Herrian orokorrean eta bereziki Irakaskuntzan, 180ºko biraketa eskatzen du. Geure eskubideak ezagutu behar ditugu eta betetzea exigitu. Hezkuntza sistematik abiatuz lan arriskuen prebentzioari buruzko kultura zabaldu behar dugu. Arrisku gabe lan egiteko pertsona guztien eskubidea defendatu behar dugu. Aldaketa gauzatzeko, beharrezko diren pauso hauek burutu beharko genituzke:

  1. Osasuna eta prekarietatea kontzeptu kontrajarriak dira. Enpleguan estabilitatea lortzea Lan Osasunaren erreibindikapen bat da. Langabezia, ordu extrak eta enpleguaniztasuna ezabatzea ere bai.
  2. Sektore publikoek behin betikoz martxan jarriz Lan Arriskuen Legeak agintzen duen prebentzio sistema osoa, (Prebentzio Delegatuak, Segurtasun eta Osasunerako Batzordea, Prebentzio Zerbitzuak Arriskuen Ebaluaketa, langileen Prebentzio Informazio eta Prestakuntzarako Planak), eredu izan beharko luke, arrisku laboralen prebentzio neurrietan, prebentzioaren kultura hezkuntza sistemaren barnean sartuz. Hezkuntz sistema publikoaren kalitatea eta milaka langile eta ikasleen osasuna bere gain daude.
  3. Enpresa pribatuetan eta bereziki ikastetxe pribatuetan justu, lan baldintzak dira langileen arrisku laboraletak eragin kaltegarri zuzena dutenak. Egoera honi irtenbidea emateak. ekimen sindikaletatik aparte. administrazioaren presioa eskatzen du, prebentzio arautegia hezkuntz kontzertua lortzeko derrigorrezko baldintza bihurtuz. Eskakizun berdina egin behar zaie, administrazioarekin zerbitzu azpikontratatuak dituzten empresa guztiei.
  4. Emakumeen problematikak arlo honetan, sindikalgintzaren arreta berezia eskatzen du. Emakumezkoen eta gizonezkoen artean dauden desberdintasun biologiko zein diskriminazio sozialen arabera aztertu behar ditugu gaixotzeko era ezberdinak, horretarako lan mundua ezezik, lanaz kanpoko egoera ere kontutan hartuz. Eta desberdintasun eta diskriminazio horiek osasun biologikoan duten eraginarekin batera, osasun psikologikoa eta sozialean dutena ere aztertu behar dugu.
  5. Lan osasunean EKAn eta NFAn eratutako bi institutoak, Osalan eta Nafarroako Lan Osasunerako Institutoak jarrera dinamikoagoa behar dute izan, sektoreka, irakaskuntza barne dela, ekintza progama konkretoak garatuz.
  6. Gizarte Segurantzaren Lan istripu eta Gaixotasun Profesionaletarako Mutuak, konpetentzia berriak hartzen ari dira eta betebehar batzuk, ez bakarrik prebentziokoak direnean baizik eta indarberritzaileak eta reabilitatzaileak direnak ere ez dituzte betetzen. Mutuak, laboral oinarririk ez dutela arbuiatuz, langileei egiten dizkieten tratamendu ukapenak alde batera uztea eskatzen dugu. Langileen mediku alta, erabaki edo are gehiago, proposatzeko izan dezaketen ahalmena arbuiatzen dugu.
  7. Gaixotasun profesionalen arautegiak, irakaskuntzan gehiengo batengan eragina duten gaixotasunetan, gaurkotze sakona eskatzen du, stresa, disfoniak, eta gihar-hezur lesioak gaixotasun profesionala bezala kontsideratuak izan daitezen.

Lan honi aurre egiteko STEE-EILASek oso garrantzitsua deritzo kontzientzia hartzeari eta pertsona guztiek lan egiteko eta arriskurik gabe lan egiteko dugun eskubidea defendatzeari.

Dokumentu interesgarriak

Lan osasun arloko sindikalgintzarako oinarriak
STEE-EILAS

Notas para la acción sindical en salud laboral
STEE-EILASeko kidea den
TERESA OLIVERAk prestatuta

Acción sindical en salud laboral
Irakaskuntzako lan arriskuen prebentzioari buruzko II Udako ikastaroan
LAURENT VOGELek aurkeztutako ponentzia

Acción sindical en salud laboral en la enseñanza: la experiencia de la CEQ (hoy CSQ) de Québec
Irakaskuntzako lan arriskuen prebentzioari buruzko II Udako ikastaroan
NICOLE LEPAGEk (CSQ) aurkeztutako ponentzia

Acción sindical frente a los riesgos psicosociales en la enseñanza
RUBEN BELANDIAren Ponentzia
STE konfederakundearen III Jardunaldietan

Acción sindical frente al acoso moral en el trabajo
RUBEN BELANDIAren artikulua Lan Harremanak EHUko lan harremanen eskolako aldizkarian