Administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren artean ere arriskuak ez dira falta. Sarritan lantokiak txikiegiak dira, argi artifiziala eta eskasiak jota, haizeztapen txarrekoak…; ordenagailuak ahal den moduan kokatu eta erabiltzen dira, ergonomia irizpideak aintzakotzat hartu gabe eta altzairuak berak ere ezegokiak izanik; fotokopiagailuak edonon kokatzen dira, dituzten arriskuak ahaztuz; zamak edozein modutan altxatzen dira, sor daitezkeen kalteetaz paso eginez; produktu toxikoak askotan erabiltzen dira laborategietan eta beharrezkoak diren prebentzio neurriak ez dira beti hartzen; mantentza zerbitzuetako arrisku bereziak ere hor daude; estresa eta lanak sortutako arazo psikologikoak ere ez dira gutxi arlo honetan. "Ezagutu zure lana" izeneko zatian langile hauentzako (eta gainontzeko langileentzako ere) oso erabilgarriak diren informazioak aurkituko dira. |