EAE Nafarroa
Arloak
Gurea Gaiak
Publikoa
H. Hezkuntza
L. Hezkuntza
B. Hezkuntza
Lanbide H.
Unibertsitatea
Hezkuntza politika
Lan Osasuna
Emakumea
Inmigrazioa
Gizarte mugim.
Nortasun ezaug.
Eilastasuna
Argitalpenak
Prentsa oharrak
Kontaktatu
Afiliatu
LOE
Bullying
Euskara
Aurrekontuak
AJENDA
FOROAK
Legedia
Loturak
PDF formatoa
stee-eilasen
 
Hezkuntza Bereziko laboralak

Hezkuntza Bereziko langileen artean ugariak dira lunbalgiak, hezur eta giharretako minak, garondoko arazoak, kizkurdurak, erorketak, etenak eta zartadurak, hori guztia lanak sortua. Beren zeregina heziketa aurrera eramateko behar bereziak dituzten ikasleei lagundu eta zaintzea da. Ikasle horien gehienek mugitzeko arazoak dituzte (askotan aulki gurpildunak, makuluak edo ibiltzeko tresnak erabiltzen dituzte), beste batzuk esfinterrak kontrolatzeko arazoak dituzte, eta badaude beste motatako arazoak dituztenak ere.

Ikastetxe askotan zailtasun arkitektoniko larriak daude; mota honetako ikasleak ikasgeletan kokatzeko ez da aintzakotzat hartzen leku batetik bestera joateko dituzten arazoak (adibidez, goiko solairuetan kokatzen dituzte); larrialdi eta ebakuazio planek ez dute aurrikusten horrelako ikasleak beheko solairuan soilik kokatzea; ikasle horien garbiketa egiteko lekuak ez daude beti beren beharrei egokituta, eta abar luze bat. Egoera horren aurrean Hezkuntza Bereziko langile laboralek ikasleak "normaltasunez" aritzea bermatu behar dute, horrek dakarren narriadura fisikoa jasanez, jakina.

Elikadura arazoak ere badituzte, lan egiten duten jantokietako erabiltzaile behartuak diren aldetik. Ikastetxeetako jantokietan ematen diren menuak umeentzako egokiak dira, baina hezkuntza bereziko langile laboralak helduak dira eta elikadura aldetik dituzten beharrak ere ezberdinak dira.

Arlo honetan ere ugariak dira depresioa, estresa, antsia eta antzekoak.