EAE Nafarroa
Arloak
Gurea Gaiak
Publikoa
H. Hezkuntza
L. Hezkuntza
B. Hezkuntza
Lanbide H.
Unibertsitatea
Hezkuntza politika
Lan Osasuna
Emakumea
Inmigrazioa
Gizarte mugim.
Nortasun ezaug.
Eilastasuna
Argitalpenak
Prentsa oharrak
Kontaktatu
Afiliatu
LOE
Bullying
Euskara
Aurrekontuak
AJENDA
FOROAK
Legedia
Loturak
PDF formatoa
stee-eilasen
 
Gaixotasun profesionalak

Istripuak begi bistan dauden bitartean, gaixotasun profesionalak askotan gaixotasun arruntekin nahastuta agertzen dira. Euskal Herriko akordio eta komenio gehienetan baja egotekotan, eragilea edonolakoa izanda ere, % 100a kobratzeak ondorio txarrak ere badakartza, gaixotasun bat profesionala edo arrunta bezala klasifikatua izatea berdin berdina dela uste baitute langile gehienek. Haatik, kalifikazio horren ondorioak ugariak eta garrantzitsuak dira:

  • Gaixotasuna sendatzeko Gizarte Segurantzaren barruan ematen ez diren tratamenduak beharrezkoak izatekotan, gaixotasuna arruntatzat jota izan denean tratamendua gaixoak ordaindu behar du. Gaixotasun profesionala edo laneko gaixotasunatzat jota izatekotan, berriz, tratamendua Lan istripu eta gaixotasun profesionaletarako Mutuak ordainduko du, edo Mufacek estatuko funtzionarioen esparruan.
  • Jasaten den gaixotasunaren ondorioz langileak lekuz aldatu behar badu, komenio edo akordioek ematen dioten babes maila ez da berdina gaixotasun arrunta ala profesionala izatekotan, eta lanpostu berriari dagokion soldata jatorrizkoarena baino txikiagoa bada, langileak dirua gal dezake.
  • Hartu beharreko botikak dohainik dira gaixotasun profesionala izatekotan.
  • Jasaten den gaixotasunaren ondorioz ezgaitasuna egoerara pasatzekotan, diru saria kalkulatzeko oinarria hobe da gaixotasun profesionala edo laneko gaixotasuna denean.

Hala ere, beste batentzat egindako lanak sortutako gaixotasun guztiak ez dira gaixotasun profesionalak:

Gaixotasun profesionalen taulan agertzen direnak gaixotasun profesionalak dira, eta agertzen ez direnak, laneko gaixotasunak. Azken hauek babes berbera jasotzen dute, lan istripuak balira bezala konsideratzen zaie eta. Desberdintasuna zera da: taulan agertzen diren gaixotasuna jasatekotan, ez da lanaren eta gaixotasunaren arteko lotura bereziki frogatu behar. Nahikoa da egiten den lanaren eta taulan gaixotasun horren eragiletzat jota dagoen gaia edo produktuaren artean harremana egotea. Onarpena automatikoa da. Arazoa da gaur egungo egoeraren aurrean taulan agertzen diren gaixotasunen zerrenda motzegia dela. Horren ondorioz, deklaratzen diren gaixotasun profesionalak urriak baino urriagoak dira espainiar estatuan, nahiz eta esparru horretako langileen osasun egoera munduko onena ez izan.

Taulan agertzen ez diren gaixotasunen kasuan egindako lanaren eta jasandako gaixotasunaren artean dagoen harremana frogatu behar du langileak. Mutuek ez dute horretarako inolako erraztasunik ematen, gaixotasuna lanekoa dela erabakitzen bada bajaren eta tratamenduaren gastuak Mutuek berek ordainduko baitituzte. Gaixotasuna arrunta dela erbakitzekotan, berriz, Gizarte Segurantzak ordaindu beharko du.

Mufacek ez du gaixotasun profesionalen taula erabiltzen eta eskatzen duen gauza bakarra da mediku baten txostena, langilearen Zentroko Zuzendaritzaren ziurtagiriarekin batera.

Arautegi baten bidez zehaztu behar den gaietako bat hauxe da hain zuzen ere, gaixotasun profesionalak onartzeko prozedura. Prozesu horretan hezkuntza alorreko gaixotasun profesionalak onartzea eskatzen du STEE-EILASek. Baina hori lortzeko ezinbesteko baldintza da lanak sortutako gaixotasunak medikuak arruntatzat jotzea gure alorreko inork ez onartzea. Mutuara edo Mufacera joan behar da eta laneko gaixotasuna bezala onartzea eskatu, lan istripu orri ofiziala bete dezatela eta tratamendua ordain dezaten, baita balizko ezgaitasuna ere. Hauxe baita bidea gaur egun absentismoa baino ez dena lan osasun arazo bezala onartzea lortzeko.

Beste alde batetik, aldiro egiten diren azterketa medikoetan lanpostu bakoitzean dauden gaixotasun profesional zein laneko gaixotasunak jasateko arriskuei arreta berezia ematea eskatu behar dugu, sintomak goizago antzemateko, eta beharrezkoak diren neurriak proposatu ahal izateko.