EAE Nafarroa
Arloak
Gurea Gaiak
Publikoa
H. Hezkuntza
L. Hezkuntza
B. Hezkuntza
Lanbide H.
Unibertsitatea
Hezkuntza politika
Lan Osasuna
Emakumea
Inmigrazioa
Gizarte mugim.
Nortasun ezaug.
Eilastasuna
Argitalpenak
Prentsa oharrak
Kontaktatu
Afiliatu
LOE
Bullying
Euskara
Aurrekontuak
AJENDA
FOROAK
Legedia
Loturak
PDF formatoa
stee-eilasen
 
Lan ekipoak

92-12-31z geroztik langileen eskuetan jarri diren lan ekipoek (hots, lanean erabiltzen den makina, tresna, aparailu edo instalakuntza oro) Zuzentaraua europarrek, batez ere 89/655/CEE izenekoak, ezarritako laneko segurtasun eta osasuneko baldintzak bete behar dituzte. Aatik, Zuzentarauaren transposizioa atzerapen handiz egin da (1215/97 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, 97-8-7ko BOE). Horregatik 98-12-5az geroztik, arauak betetzen ez dituzten lan ekipoak ezin dira erabili.

Lan ekipoak arau europarrak betetzen dituen jakiteko CE marka daramala egiaztatu behar da, normalean aparailuaren atzekaldean dagoen indentifikazio txartela duela konprobatuz.

Ezer baino lehen, lanaren baldintzak eta ezaugarriak eta dakartzan arriskuak ebaluatu behar ditu enpresak, eta ebaluaketaren ondorioz, langileei emango dizkien ekipoak egin behar den lanerako egokiak izan behar dira, lanaren edo pertsonen ezaugarriek eskatzen dituzten aldaketak ere barne.

Lan ekipoek arrisku bereziak dituztenean, horretarako bereziki prestatuta daudenek baino ezin dituzte erabili.

Lan ekipoak erabiltzeko baldintzak, dituzten arriskuak eta aurrikusi daitezkeen ezohizko egoerei buruzko informazioa emango die enpresak langileei. Gaur egun, lan ekipo askoren gidaliburu edo liburuxketan, segurtasuna, arriskuak eta erabiltzeko arauei buruzko atala badago. Atal hori irakurtzeak lehengo informazioa emango digu, liburu eta aldizkerietan edo Prebentziorako Delegatuen bidez sakontzeko.

Maiz gertatzen den arazoa da lan ekipoak ez zaizkiela beren gidaliburu edo liburuxkekin heltzen erabiliko diren langileei, Erosketa Atalean, Zuzendariaren bulegoan edo erdi mailako agintariaren mahian geratzen baitira. Ez onartu horrelakorik! Zer erabiltzen duzun ezagutzeko eskubidea daukazu eta.