Kontzeptua
Segurtasun eta Higienearen edo Lan Osasunaren mamia gaur egun lan istripuak prebenitzea baino askoz ere gehiago da, langileen osasuna eta ongizatearengan eragina duten gauza guztiak baitira arlo horien interes guneak. Hala ere, lan istripuen trataera eta kontzeptu legal batzuk argitzeari komenigarria deritzogu.
Legearen arabera zera da lan istripua: «beste batentzat egiten den lana dela eta edo lanaren ondorioz langileak jasaten duen kalte oro ». Beraz, honako hauek dira lan istripuak:
- Lan ordutegiaren barruan eta lantokian gertatutako kalte edo istripu oro. Hau presuntzio iuris tantum izenaz ezagutzen da.
- "in itinere"gertatutako istripua: lanera joateko edo lanetik itzultzeko bidean gertatutakoak eta lanak eskatzen dituen lekualdaketetan gertatutakoak, beti ere ordutegia eta ibilbidea ohizkoak eta logikoak izatekotan.
- Sindikalgintza arloan hautatutako karguak betetzearen ondorioz gertatutakoak.
- Zeregin laboralak direla eta edo berorien ondorioz gertatutakoak, nahiz eta zereginak istripua jasan duen pertsonaren lan taldekoak ez izan.
- Lankideak edo beste pertsonak salbatzeko ekintzetan eta antzeko egoeretan gertatutakoak.
- Fenomeno meteorologikoek eragindakoak: tximistak, eguzkiztapena, izozketa…
- Bere lana egitea dela eta langileak jasaten dituen gaixotasunak. Miokardioko infarktuari dagokionez presuntzio iuris tantum delakoa aplikatzen da, lantokian eta lan ordutegiaren barruan gertatzen bada.
- Langileak aldez aurretik zeuzkan gaixotasun edo okerrak, istripuaren ondorioz larriago bihurtzen direnean.
- Istripuaren ondorioak: istripuak sortutako prozesu patologikoan sor daitezkeen konplikazioak, baita istripuak sortutako kalteak sendatzeko gaixoa sartua izan den giroan hartutako gaitzak ere
Ez dira lan istripuak:
- Zuhurgabetasun izugarriaren ondorioa dela frogatzen denean.
- Aurrikusi ezinak diren egoerek eragindakoak (katastrofeak, lurrikarak, e.a.)
- Enpresak espreski debekatutako lana egiten ari zenean.
- Langileak bere burua kaltetu nahi zuela edo bere buruaz beste egin duela frogatzen denean.
- Istripu orri ofiziala egin ezean (istripuaren ondorioz baja hartu ala ez berdin da)
Azken kasu honek istripu orri ofiziala betetzearen garrantzia adierazten digu.
Istripuaren edo birgaixotzearen ondorioz langileak gutxienez egun bateko baja hartzen duenean (istripua gertatu zen eguna kontatu gabe) enpresak istripu orri ofiziala bete behar du eta 5 eguneko epean Mutuara bidali, istripua jasan duenari edo bere ordezkariari kopia eman behar diolarik.
Istripuaren ondorioz langile bat hiltzen denean, istripu larria edo oso larria denean edo bertan 4 pertsona edo gehiago eraginda egon direnean, pertsona horiek enpresako plantilakoak izan ala ez, enpresak gertatutakoa telegramaz edo horrelako bide azkarrez jakinarazi behar dio istripua gertatu den herrialdeko lan agintaritzari. Horrez gain, eta 24 ordutan, istripu orri ofiziala ere bete behar du.
Hilean behin egin behar da bajarik gabeko istripuen zerrenda, eta hurrengo hilaren lehengo 5 egunetan bidaliko zaio Mutuari.
Kalte edo gaixotasun bat lan istripu bezala jotzeak bajak irauten duen bitartean jasotzen diren diru sarien hobekuntza dakar, baita tratamendu medikoa, kirurgikoa, eder kirurgia edo berrabiltze prozesuaren hobekuntza ere, beharrezkoak diren botikak dohainik jasotzeaz gain.
Halaber, ohizko lanerako betirako ezgaitasun osoa, edozein lanerako betirako ezgaitasun osoa, edo ezgaitasun handia egoerei dagokien diru saria kalkulatzeko erabiltzen den oinarria ere hobetzen da, eta lan istripua edo gaixotasun profesionalaren ondorioz izatekotan soldata erreala erabiltzen da.
Dokumentu interesgarriak
Con nuestra salud no se juega
Llamamiento de ELA, LAB, ESK y STEE-EILAS con motivo del Día internacional de la Seguridad y la Salud en el trabajo
Lan istripuak Euskal Herrian
GARA egunkariak mantentzen duen informazio gunea, non gertatuako lan istripuen berri ematen den
Accidentes de trabajo: datos estadísticos y numerosos artículos de interés
Datos y artículos publicados en el diario GARA
INVAC: Investigación de accidentes de trabajo en pymes
Guía elaborada por el Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo
Notas Técnicas de Prevención
Elaboradas por el Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo |