Har ditzagun neurriak horrelakorik berriro gerta ez dadin
Mikel Velez Durangoko LAYDE enpresan praktikak egiten ari zen 21 urteko gaztea zen. Ekoizpen mekanizatua ikasten zuen arren, gurdi igotzailea gidatzen ari zela erori eta hil zen.
Bere ikastetxea ez zen makala segurtasunari garrantzia ematen. Enpresak ere, arriskuen ebaluaketa eginda zeukan eta ikasleari segurtasun azalpenak eman zizkion, ahoz zein idatziz. Baina tamalez, hori guztia ez zen ikaslearen bizitza babesteko nahikoa izan.
Izan ere, betebehar formalak eginda daudenean ere, asko falta da enpresetan benetako prebentzio kultura sortzeko. Beraz, ikasleek lantokietan hartzen duten prestakuntzak kasu askotan segurtasunarekiko ohitura txarrak ekar ditzake, baina hori gutxi balitz, heriotza ere ekar dezakeela ikusi da.
Enpresetan praktikak egiteko dagoen arautegiak ez die enpresei arriskuen ebaluaketa eginda edukitzea eskatzen, ezta prebentzio neurriak hartuta izatea, prebentzioa antolatzeko sistemak martxan jarrita edukitzea edo prebentzio kultura barneratuta edukitzea ere. beste alde batetik, ez dago enpresaren egoera edo ikasleek egiten dutena aztertzeko ikuskaritzarik.
Arauak enpresei lasaitasuna emateko eginda daudela ematen du, ikasleekiko ardura guztia gainetik kentzen die eta. Ez diete enpresei eskatzen ikasleen segurtasuna bermatzea, langileena bermatu behar duten bezala.
Gainera, ikasleek zainketa eta babes handiagoa behar dute langile arruntek baino. Normalean ez du esperientziarik, ezta heldutasun fisiko edo psikologikorik ere; erabat araututa dagoen eta babes nahikoa ematen dien eskola ingurunetik at daude; ez dituzte bere lanaren ezta inguruan dituen lan arriskuan ezagutzen; konfidantza falta handia dute eta aldi berean ondo geratu nahi dute enpresaren aurrean, bertan kontratua lortzeko asmoz. Komentatzen ari garen kasuan, enpresak ikasleren bat kontratatuko zuelako zurrumurrua zegoen eta hor egon daiteke gakoa ekoizpen mekanizatua ikasten zuenak gurdi igotzailea hartzeko, arrisku handiko lana den arren.
Beren zereginen eta praktikak egiten dituen bitartean inguruan izango dituenen lan arriskuei buruzko informazioa eta prestakuntza jaso behar dute ikasleek.
Enpresan, ikuskatzaileak ez ezik, ikasleekin harremanetan egongo diren langile guztiek jaskin behar dute ikasleek egi dezaketena eta debekatuta daukatena baita hartu behar diren prebentzio neurriak ere.
Gure egoera hobetzen languntzeko asmoz, Britainia Handian gai hau nola dagoen azaltzen duen testua jartzen dugu zuen eskura. 2001ean STEE-EILASek eta Ergonomia Euskal Institutuak antolatutako irakaskuntzako lan arriskuen prebentzioari buruzko III. Udako ikastaroan Segurtasuna eta osasuna ikasleek enpresetan egiten dituzten praktiketan izenburupean June Hanley-k aurkeztutako ponentziaren laburpena da. Momentuz, gaztelaniaz baino ez dago. Gure ustez, bertan aplikatzen dituzten neurriak baliagarriak lirateke hemen ere ikasleek osasuna edo bizia gal ez dezaten. |