EAE Nafarroa
Arloak
Gurea Gaiak
Publikoa
H. Hezkuntza
L. Hezkuntza
B. Hezkuntza
Lanbide H.
Unibertsitatea
Hezkuntza politika
Lan Osasuna
Emakumea
Inmigrazioa
Gizarte mugim.
Nortasun ezaug.
Eilastasuna
Argitalpenak
Prentsa oharrak
Kontaktatu
Afiliatu
LOE
Bullying
Euskara
Aurrekontuak
AJENDA
FOROAK
Legedia
Loturak
PDF formatoa
stee-eilasen

Aurkezpena

Dokumentu interesgarriak

Emakumea eta lan osasuna

Aurkezpena

Espainiar Estatuko Kontseilu ekonomiko eta sozialak emakumeen babes sozialari buruz uztailean onartu zuen txostenean honako hau esaten zen: "lan osasunarekiko emakumeen egoera, oro har, eta bereziki emakumeak nagusi diren lan arlo eta lanbideena, orain arte ia ikertu gabe dagoen gaia da". OCDEren arabera , "emakumearen lan arriskuak ikustezinagoak dira eta arrisku horiei buruzko ikerketa hain urria izatearen eraginez, ondorioak konpensatzea prebenitzea baino gehiago izan da egin dena. Gainera, eskema hori gehiago erabili da emakumeekin gizonekin baino."

Emakume langileak ikustezinak dira ikerketa zientifikoetan: horren ondorioz lanpostuak gizonen ezaugarrien arabera diseinatzen dira, emakumeentzat ezerosoak izanik.

Emakumeek egin ohi duten lanbide edo zereginen arrisku eta zailtasunak ere ikustezinak dira: estresa sortzen duten eragile ugari duten lanbideak dira, non zeregin asko aldi berean egin behar diren (adibidez, irakasleen 120 segunduko minutua), edo zeregin errepikakorrak eta zehaztasuna handikoak, edo zama emozionala dutenak. Lanbide horietan emakumeen "balizko trebetasunak" funtsezkoak dira, baina trebetasun horiek ez dira naturalak, ikasiak eta gizarteak sexu bakoitzak duen rolak inposatuak baizik. Gainera, emakumeei polit egotea, atsegina izatea eta aurpegi ona jartzea eskatzen zaie.

Emakumeek egin ohi duten lana arina delako ustea dago. Hala ere, jostunak lanegun baten 1.500 aldiz egiten du lan ziklo berbera, eta 400 kilo ohiala altzatzen ditu.

Indemnizazioak jasotzerakoan emakumeek bizi duten egoera estresagarriak, ahuntzaren gai erdiko estula baino garantiza gutxiago ohi dute. Beste askotan, lan arriskuek sortutako gaixotasunak hormonen eragina edo etxean egindako lanaren ondorioa direla esaten da.

Emakumeen lana ikustezina da prebentzio politikak diseinatzerakoan: orain arte indarrean egon den prebentzio eredua istripuak eta industria alorra izan dira erabateko lehentasunak. Emakumeak gehiengoa diren alorrak eta gaixotasun profesionalak (hala mugimendu errepikakorrak egiteak sortzen dituenak nola arrisku psikosozialek sortutakoak), emakumeengan eraginik handiena dutenak, aldiz ahaztuta geratu dira. Beste alde batetik, jazarpen sexuala, lan ordutegien eraginak edo bizitza laboral eta familiarra bateratzeko zailtasunak lan arriskuen prebentziotik kanpo egon dira orain arte.

Etengabeko zurrunbiloa: Emakumeek jasaten dituzten arriskuak ikustezinak direnez, ez da prebentzio neurririk hartzen, sortzen diren osasun arazoak hormonei egozten zaizkie, arriskuak ez dira identifikatzen, eta horren ondorioz emakume gehiago gaixotuko da lanean dauden arriskuak direla kausa.

Egoera honen aurrean, lan osasun arloan genero arazoak tratatzeko eredua aldatzeko beharra aldarrikatzen dugu. Industrian lan egiten duen gizonari begira egindako prebentzioa ez da baliogarria izan, ezta industrian lan egiten duten gizonentzat ere. Prebentzioa emakumeari begira egiteak gutxienezko babes maila igoko luke, hala gizonentzat nola emakumeentzat, zamaketa lanetarako gomendio teknikoeik gertatu den bezala. Egoera arrunt batean altza daitekeen pisua 25 kilokoa da, baina emakumeak ugari badira langileen artean edo langile guztiei babes eraginkorragoa eman nahi bada, altza daitekeen pisua 15 kilokoa da.

Emakumearen lan osasuna babesteko aintzinako modua, emakumeei lan arriskugarri edo gogorretan aritzea debekatzea zen. Mugimendu feministaren borrokak eta legeetan sexuen arteko berdintasuna jasotzeak babeskeria horrekin amaitzea lortu dute. Gainera, debeku horiek ezabatzeko beste argudio bat ere bazegoen: arriskua ekidin daitekeen gauza delako ideia. Arriskua ez da naturala eta arriskuak ez du lana heroien zeregin bihurtzen. Arriskua ekidin behar da emakumezkoek eta gizonezkoek arriskurik gabe lan egin dezaten.

Zahartuta eta gaindituta geratu den beste ikuspuntu batek zera planteatzen zuen: emakumea babestu behar zela, seme-alabengan gaitzak sortzea ekiditzeko. Baina horrelako arazoak hala emakumezkoek nola gizonezkoek besteengana ditzakete. Beraz, lan moduak, ekipoak eta materialak bereziki zaindu beharko ditugu inolako langilerengan ugaltzearekiko arriskurik egon ez dadin.

Haurdunaldiak eta edoskitze aroak emakumearen egoera bereziak izaten jarraitzen dute, babes berezia behar dutenak. Lan arriskuen prebentziorako Legeak haurdun dagoen emakumearengan edo seme-alabagaiarengan eragina izan dezaketen arriskuak enpresariak ekidin behar dituela ezarri du, baita lanpostua ergonomia irizpideak erabiliz langilearen egoera berriari egokitzeko beharra ere. Arriskuak erabat ekiditzea ezinezkoa balitz langilea arriskurik ez duen beste lanpostura bidalia izango da, soldata murrizketarik jasan gabe, jakina. Halaber, erditze aurreko azterketa medikoetara zein erditzea prestatzeko ikastaroetara joateko baimen ordainduak ere agertzen dira Legean.

Haurdunaldian zehar gertatzen diren aldaketa fisiologikoak direla eta, lanpostuan dauden ohizko arriskuak handiagoak izan daitezke. Adibidez, haurdunaldian, emakumeak gehiago eta arinago arnasten du, eta horrek arnastutako toxikoen kopurua altuagoa izatea dakar. Halaber, zutik luzaroan egoteagatik barizeak agertzeko joera askoz ere handiagoa da haurdunaldian zehar. Gorputzaren postura aldaketa dela kausa grabitate zentroa aldatzen da, eta erorketak jasateko arriskua ere handiagoa da. Gainera, zaratak seme-alabagaiaren garapenarengan eragina dauka, eta horregatik haurdun dauden langileak ezin dira 80 dB baino gehiago dituzten lantokietan egon.

Ikerketa batzuen emaitzen arabera, haurdunaldian dauden lan arriskurik handienak hauek dira: posturak, makina industrial batean lan egitea, bibrazioak, zama fisikoa, zama mentala, ingurugiroa eta lan ordutegiak.

Hortaz, irakaskuntza arloan, haurdunaldia eta edoskitze aroan, honako egoera hauetan gutxienez egin behar da lanpostu aldaketa:

  • Elgorria, rubeola, barizela edo antzeko gaitzak besteengana ditzaketen umeekiko kontaktu zuzenean lan egiten denean, arrisku horien kontra (batez ere rubeolak sortutakoak) txertatuta egon ezean.
  • Garbiketa lanak egiten direnean.
  • Fotokopiagailuekin lan egiten denean.
  • Erradiazio edo gai toxikoen eragina egon daitekeenean.
  • Lantokian dagoen zarata 80 dB baino handiagoa denean.
  • Lanak estres nabaria dakarrenean.
  • Lanak zama astunak mugitzea, postura ezerosoak edo ahalegin fisiko handia eskatzen duenean.
  • Gauez edo txandaka lan egiten denean, egunez lan egitera pasatuz.

Dokumentu interesgarriak

Generoa, lanak eta osasuna Espainian
Lucía Artazcoz, Vicente Escribá-Agüir eta Imma Cortesen artikulua Gaceta Sanitaria aldizkarian (gastelaniaz)

Genero perspektiba emakumeen zein gizonezkoen osasunean
IZABELA ROHLFSen artikulua Lan Osasuna adizkariaren ale berezian

Lan osasuna genero ikuspuntutik
UIMP-n egindako ikastaroaren laburpena, Lan Osasuna aldizkariaren 0 zenbakian argitaratua

Emakumeak eta lan osasuna
CARME VALLSek emandako hitzaldien laburpena, Lan Osasuna aldizkariaren 1. zenbakian argitaratua

Diferencias y desigualdades en la salud de mujeres y hombres
IZABELA ROHLFS eta LUCIA ARTAZCOZen artikulua Lan Osasuna aldizkariaren ale berezian

Comprender el trabajo de la mujer para transformarlo
KATHERINE LIPPEL, CINBIOSEko kidearen ponentzia Irakaskuntzako lan arriskuen prebentzioari buruzko II Udako ikastaroan

La culpa es de las hormonas
MAITE ORTEGAren artikulua Lan Osasuna aldizkariaren ale berezian

Recomendación de la CE sobre riesgos durante el embarazo

Género y condiciones de trabajo en la Unión Europea
Dublinen dagoen Bizi eta lan baldintzak hobetzeko fundazio europarraren txostena

Revista Mujer y Salud
CAPS Osasun azterketa eta programen zentroko Emakumea, osasuna eta bizi kalitate programaren aldizkaria

El trabajo de la mujer y los riesgos de lesiones músculo-esqueléticas
ANA Mª SEIFERT enHitzaldia ISTASen I Foroan

Mujer y salud laboral
MILAGROS RUBIOren artikulua Lan Osasuna aldizkariaren ale berezian

Trabajo y maternidad... mejor sin riesgos
Nafarroako Lan osasun institutuko liburuxka

Efectos de los Riesgos Ocupacionales en la Salud Reproductiva de la Mujer
NIOSH IEstatu Batuetako lan osasun instututaren txostena, gastelaniaz

Encuesta de salud y condiciones de trabajo de las mujeres de Navarra 1997
Nafarroako Lan osasun institutuak eta Nafarroko Emakumearen institutuak egindako ikerketaren emaitzak

Acoso Sexual en el Trabajo
JESÚS PÉREZ BILBAOk egindako Prebentziorako Ohar Teknikoa, INSHTren 507.a

Actuar contra la violencia de género: un reto para la salud pública
IZABELA ROHLFS eta CARME VALLSen artikulua Gaceta Sanitaria aldizkarian

Plan de acción para mejorar la salud de las mujeres en el medio laboral en Canadá
Ikertzaileek eta sindikalistek adostutako dokumentua, gastelaniaz