ESK eta STEE-EILASek argitaratutako gida
Aurkezpena
Garbiketako langileek, baita jantokietakoek ere, jantokiak garbitzen baitituzte, garbiketa lanetan erabiltzen diren produktu kimikoek sortutako arriskuak jasaten dituzte: begien eta arnasa hartzeko goiko bideen irritazioa, istripuz arnasteak sortutako toxikazioak, nerbio sistema zentralaren aldaketak, eta larru azalaren gaixotasun batzuk. Arazo hauek guztiak arriskuei buruzko informazio ezaren ondorio zuzenak dira, banakako babes neurririk ere ez dagoela kontutan harturik.
Aipatutako arriskuei lana egiteagatik sortutakoak gehitu behar dizkiegu: gihar eta hezurren aldaketak, eskumuturretako, belaunetako eta sorbaldako lunbo-sakra zonaldeko gaitzak, odolaren zirkulazioan sortutako arazoak, arnas estua eta alergiak. Gaitz hauek guztiak zamaketa lanak lan egiteko posturak, beti zutik, eta hautsez betetako lan giroan aritzeak sortuak dira.
Azkenik, lantokiak sortutako arriskuak ditugu: zolgarri eta kutsagarriak diren gaitzak, tetano, toxikazioak, erredurak, urradurak, e.a., denak konketak, komunak, laborategiak, e.a. garbitzeagatik.
Arrisku horiek ekiditzeko neurriak hauexek izan daitezke: erabiltzen diren produktuen arriskuei buruzko formazioa eta informazioa, nola prebenitu jakiteko, baita zamaketak dakartzan arriskuak eta beroriek prebenitzeko moduei buruzkoa ere. Beste alde batetik, hain erasokorrak ez diren produktuak erabiltzea erabat beharrezkoa da, egiten diren nahasketak kontrolatzea, spray moduko produktuen ordez oihalak erabiltzea, eskukoak erabiltzea, lantokien haizeztapena hobetzea, ortopedia arloko teknikak praktikan jartzea eta langileei oinetako egokiak ematea. Azkenik, txertaketa kanpainak antolatu behar dira, eta lanaren antolaketa hobetu, gutxienez binaka lan egiteko.
E
 |
Lehergarriak: Garraren eraginez eztanda egin dezaketen gai edo nahasketak, baita kolpe edo igurzketaren aurrean dinitrobenzenoa baino erreakzio handiagoa dutenak ere. |
O
 |
Errekariak: Beste batzuekin (bereziki lehergarriak direnekin) kontaktuan jarrita erreakzio exotermiko oso handia sortzen duten gai edo nahasketak. |
F+
 |
Oso sukoiak: Sutasun puntua 0º C-ren azpitik eta irakidura puntua 35º C-ren parean edo azpitik dituzten gai edo nahasketak. |
F
 |
Sukoiak: Sutasun puntua 25º C-ren parean edo azpitik eta irakidura puntua 55º C-ren parean edo azpitik dituzten gai edo nahasketa. |
T+
 |
Oso toxikoak: Arnasa hartzen, irensten edo larru azalarekin kontaktuan jartzekotan, oso arrisku larriak, zoliak edo betirakoak (baita heriotza bera ere) eragin ditzaketen gai edo nahasketak. |
T
 |
Toxikoak: Arnasa hartzen, irensten edo larru azalarekin kontaktuan jartzekotan, arrisku larriak, zoliak edo betirakoak (baita heriotza bera ere) eragin ditzaketen gai edo nahasketak. |
C
 |
Karruskagarriak: Bizikiak ukitzekotan suntsidura eragiten dieten gai edo nahasketak. |
Xi
 |
Kaltegarriak: Arnasa hartzen, irensten edo larru azalarekin kontaktuan jartzekotan, oso arrisku mugatuak eragin ditzaketen gai edo nahasketak. |
Xn
 |
Narritagarriak: Karruskagarriak ez diren gai edo nahasketak, baina larru azalarekin edo mukosekin berehalako, luzaroan zein behin eta berriro kontaktuan egotekotan handitura erreakzioa sor dezaketenak. |
N
 |
Ingurugirorako arriskugarriak: Beroriek erabiltzeak ingurugirorako arriskuak eragiten edo eragin ditzaketen gai eta nahasketak. |
Azkenik, aintzakotzat hartu behar dugu arriskugarritasun adierazgarri ak eraman behar ez dituzten gai edo nahasketa asko, kaltegabekoak ere ez direla, batez ere beste produktuekin erreakzioak sortzeko duten gaitasunari begiratuta. Beraz, produktu kimiko guztiak erabiltzeko beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartzea gomendatzen da.
Nafarroako bigarren hezkuntzako 20 ikastetxetan egindako ikerketaren emaitzak
STEE-EILAS eta ESKko Lan Osasun alorretatik eta Lan Osasun Nafar Instituturekin elkarlanean garatu dugu ikastetxetan eta oro har enpresetan arrisku kimikoak prebenitzeko kanpaina. Arrisku kimikoa ikustezina eta isila da eta bere ondorioak agertzen direnean nahiko berandu da eta bere sorreraren karia zaila demostratzeko.
Gure helburuak hauek ziren: produktu kimikoen osasunaren gaineko arriskuak ezagutu eta beraiek manipulatzen dituenaren formazio maila detektatu, ikastetxetako prebentzio alorreko arduradunaren formazio maila ezagutu, arrisku kimikoaren gaineko gida praktiko bat laboratu eta zuzentzeko neurriak bultzatu.
Lehenengo hiru hilabetetan zehar inkestak pasa dira bai ikastetxetan bai enpresetan ere. Emaitzak publikoki plazaratu nahi ditugu eta baita ere Gida praktikoa aurkeztu ikastetxetan eta enpresetan banatzeko dagozkion hitzaldi formatibo/informatiboekin batera.
Inkesta Nafarroako bigarren hezkuntzako 20 ikastetxetan banatu da honako pertsonei: 20 Idazkariei, 18 Zientzi irakasleri, 9 Kimika irakasleri eta 9 garbiketako langileri. Lortutako informazioa hauxe da:
- Bigarren hezkuntzako ikastetxe guztietan biltzen edo erabiltzen dira produktu toxikoak laborategietan, tailerretan edota garbiketako produktuen biltegian. Toki horietara normalean ikasleak, irakasle berezilariak, garbiketako langileak eta atezainak sartzen dira eta bi kasutan inolako zerikusirik ez duten bi ikasgaietarako talde zatiketarako ere erabiltzen dira.
- Hezkuntza Sailaren arabera, ikastetxeko Idazkariak dira bertako Lan arriskuen prebentzioarekiko ardura dutenak, nahiz eta horretarako ordu kreditu berezirik ez duten. Idazkariek ez dute Prebentzioari buruzko inolako prestakuntzarik jaso, eta horregatik ia kasu guztietan "ez dakit" erantzun behar izan dute. Idazkari bakar bat joan zen suteei eta ebakuazioari buruzko ikastaro batera.
ONDORIOAK ETA PROPOSAMENAK
Prebentzio Zerbitzua
Ikastetxe bakoitzean izendatzen den pertsonak prestakuntza egokia eta ordu kreditu berezia jaso behar du Prebentzioarekiko duen ardura aurrera eramateko.
Informazioa eta prestakuntza:
Produktu kimikoak biltzen dituen bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiek produktu bakoitzaren segurtasun fitxa eduki behar dute, prebentzio arduradunaren zein produktuak erabiltzen dituzten irakasleen eskura egon daitezen. Halaber, etiketa irakurtzea zaila den edo ontzia hondatuta daukaten produktuak ezin dira biltegiratu.
Prebentziorako oinarrizko irizpideak: "Ekidin daitezkeen arriskuak ekiditea" eta "hobe da arrisku txikiagoa duena edo arriskurik gabekoa, arriskutsua dena baino"
Irizpide horiek aplikatzeko zera egin beharko lukete irakasleek:
- Praktiketako egitaraua aztertu eta beharrezkoak diren produktuen zerrenda egin.
- Zerrendan dagoen produktu bakoitzaren segurtasun fitxa irakurri eta dituen arriskuen arabera, produktu bakoitza erabiltzen jarraitu ala ez erabakitzea, edo prozesuak aldatzea, arrisku gutxiago duten prozesuak erabiltzeko.
- Segurtasun fitxaren arabera minbizia sor dezaketen produktuak erabat desagertu behar dira. Benzenoa eta karbonoko tetrakloruroa, adibidez, bigarren hezkuntzako ikastetxe askotan agertzen dira.
- Erabiltzen ez diren produktuak desagertarazi behar dira, aurrerantzean erabiltzeko asmorik ez badago. Segurtasun fitxaren arabera arriskurik ez duten produktuak soilik gorde daitezke.
Hondakinak desagertaraztea:
Produktu bakoitzaren segurtasun fitxan argi azaltzen da hondakinak desagertarazteko edo eroritakoa biltzeko zein garbitzeko hartu behar diren prebentzio neurriak.
HEZKUNTZA SAILARI ZUZENDUTAKO PROPOSAMENAK:
- Ikastetxe bakoitzeko prebentzio arduradunari beharrezkoak diren prestakuntza eta ordu kreditua eman behar zaizkio.
- Ikastetxeetako langileek beren lanpostuen lan arriskuei buruzko prestakuntza eta informazioa jaso behar dituzte, beti ere lan ordutegiaren barruan.
- Produktu kimikoak erabiltzen edo biltzen dituen ikastetxe orok produktu horien segurtasun fitxak eduki behar ditu.
- Desagertarazi behar diren ikastetxeko produktu toxikoak biltzeko sistema sortu behar du Hezkuntza Sailak.
- Ikastetxeetara bidaliko diren produktu kimikoen multzoak ez dira guztientzako berdinak izango, ikastetxe bakoitzaren curriculumaren beharren arabera baizik.
|