EAE Nafarroa
Arloak
Gurea Gaiak
Publikoa
H. Hezkuntza
L. Hezkuntza
B. Hezkuntza
Lanbide H.
Unibertsitatea
Hezkuntza politika
Lan Osasuna
Emakumea
Inmigrazioa
Gizarte mugim.
Nortasun ezaug.
Eilastasuna
Argitalpenak
Prentsa oharrak
Kontaktatu
Afiliatu
LOE
Bullying
Euskara
Aurrekontuak
AJENDA
FOROAK
Legedia
Loturak
PDF formatoa
stee-eilasen
 
JUUL: Iraintzea hitzez jotzea da

Liburua, erakusketa ibiltaria eta antzerki lana, ikasleekin lan egiteko aukera bikainak

JUUL Gregie de Maeyeren liburua da, Koen Vanmechelenek egindako eskulturei egindako argazkiekin argitaratuta dagoena. Euskaraz Ikastolen Elkarteari eta gaztelaniaz Loguez argitaletxeari esker egon daiteke gure esku.

Gijoneko udaleko kultur Fundazioaren egitasmo hezitzaileen Sailak Paco Abrili eskatu zion JUUL liburua oinarritzat hartuta erakusketa prestatzeko. Horretarako Juan Stove eskultoreak liburuan agertzen diren irudiak eskultura bihurtu zituen. Erakusketarekin batera, ikasleekin egiteko hainbat ekintza ere prestatu zituzten.

Erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz, Euskal Herriko kultur etxea askotatik pasatzen ari da, oso harrera ona hartzen ari dela.

Leku batzuetan, Ultramarinos de Lucas Guadalajarako antzerki taldeak egindako antzerki lana ere antzeztu dute, erakusketarekin batera.

Hainbat ekimen eta aukera ikasleekin elkarrenganako errespetua lantzeko.

Web orri honetan liburu, erakusketa eta antzerki lanari buruzko informazioa topatuko duzue, eta baita ikasgelan egin daitekeen erabilera didaktikoari buruz ere.

Liburua euskaraz, IKASTOLEN ELKARTEAk argitaraturik, 2000.ean. Aingeru Epaltzaren itzulpena. Salneurria 10,8 € ISBN 84-7703-503-2.
Eskatu zure liburudendan edo irudian sakatuz.

Liburua gaztelaniaz, Editorial LOGUEZek argitaraturik, Salamancan, 1996.ean.Nuria G. Santosen itzulpena. Salneurria 10€ ISBN 84-85334-90-6
Eskatu zure liburudendan edo irudian sakatuz.

Encuentro con Juul
PACO ABRILen artikulua CLIJ aldizkarian. Erakusketaren esperientzia, bere erabilera didaktikoa, ikasleen jarrearak eta abar azaltzen ditu.

El insulto
Ahozko erasoei buruzko lana ikasgelan egiteko proposamen didaktikoa. Katalanez dago eta Catalunyako Generalitateko Hezkuntza Saileko SMAVek argitaratuako "Els audiovisuals a l'aula. Projecte Televisió: de casa a l'escola2. Qué són els conflictes" liburutik hartuta. Proposamen honen oinarriakGregie de Maeyeren JUUL liburua eta Paco Abrilen "Encuentro con Juul" dira. Hezkuntza emoazionalaren ikuspuntutik landuta dago.
Jordi Collell eta Carme Escudéren web orrian agertzen da.

Iraintzea hitzez jotzea da
JUUL: iraintzea hitzez jotzea da erakuketaren monitorea den OHIANA ETXEGIBEL ALBERDIri egindako elakrrizketa, Lea-Artibaiko (Bizkaia) udalen Mankomunitateak argitaratzen duen EGITEKO PREST aldizkariaren 10. alean agertu zen.

Arrasaten egindako erakusketari buruzko informazioa
2004.11.4ko DIARIO VASCOn argitaratuta. Gaztelaniaz

Eibarren egindako erakusketari buruzko informazioa
2004.4.23ko DIARIO VASCOn argitaratuta. Gaztelaniaz

6 urteko ume batek definitu zuen iraintzea hitzez jotzea zela
Iurretako (Bizkaia) udal liburutegiko arduraduna den ZIORTZA ONAINDIAri egindako elkarrizketa, 2004.3.5ko GARA egunkarian argitaratuta.

"JUUL ¿QUÉ TE HA PASADO?"
ULTRAMARINOS DE LUCAS TALDEKO ANTZERKI LANA