
Lan Osasunaren eguna dela eta 2007ko apirilaren 27an Bilbon egindako manifestazioa
Apirilak 28 aspalditik eta mundu osoan sindikatuek eta lan osasunaren aldeko mugimenduek bultzatutako mobilizazio eguna da, lanak sortzen dituen istripu eta gaixotasunei aurre egiteko.
Lan Istripuena arazo larria da. Euskal Herrian urtero 100 pertsona ateratzen dira etxetik lanera joateko, baina ez dira bizirik itzultzen. Lan istripuek 1000 pertsona hiltzen dituzte urtero espainiar estatuan. Langile gazteenak, esperientzia gutxien dutenak eta behin behineko kontratua dutenak dira istripu gehien jasaten dutenak.
Askotan esaten digute hildako pertsonak direla errudunak, zuhurtzia falta izan dutela eta. Baina errealitatea zera da: Administrazioek eta enpresariek ez dituztela prebentzio neurri eraginkorrik hartzen; Lan Arriskuak prebenitzeko legea ez dela betetzen, nahiz eta duela 10 urte indarrean egon.
Egoera honen aurrean, ez da nahikoa beste pertsona bat lanean hil dela jakiten dugun bakoitzean lur jota geratzea. Mobilizazioari ekin behar diogu. Beraz, egun horretarako planteatzen da hausnarketa, asanbladak egitea eta irakasleen kasuan klasean komentatzea, baina protesta eta elkartasuna ere adierazteko.
Gaixotasun Profesionalen eragina ere nahiko handia da, baina kasu gehienetan gaixotasun arruntak izango balira bezala hartzen dira, sendatzeko tratamenduak askotan gure poltsikoetatik ordaindu behar izan ditugula.
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen gaixotasun profesionalen zerrenda berriak irakasleen ahots kordetako noduluak onartzen ditu, eta hori aurrrerapen garrantzitsua da, baina estresak sortzen dituen osasun arazoak ez daude oraindik onartuta.
Hezkuntza sistemak eta baita bertan lan egiten dugunok ere, zeregin handia daukagu gizartean Prebentzio Kultura garatzeko . Argi dago hezkuntza eta lan arloko agintariek orain arte ez dutela prebentzioa gehiegi bultzatu irakaskuntzako zehar lerro bezala, naiz eta ingurugiro arloan egindako lanaren eredua jarraitzeko bikaina izan. Baina gure ustez, ezin gara agintarien ekimenen zain egon. Horregatik STEE-EILASek unitate didaktiko batzuk prestatu ditu, behean eskuragarri daudenak. Laneko segurtasuna eta osasunaren nazioarteko eguna aukera bikaina baita prebentzioa ikasgeletara eramateko.
Egun honek gure gizartean eta lanbide ezberdinetan dauden lan arriskuetaz jabetuago egotea ekarri behar du. Baita arrisku horiei aurre egin behar zaiela prebentzio neurriak hartuz.
Gai hauek guztiak aztertu genituen STEE-EILASek ELA eta ESK sindikatuekin batera antolatutako erreibindikazio ekitaldian eta baita ondoren egindako manifestazioan ere. Apirilaren 27an izan zen, goizeko 10etan Bilboko Aiala antzokian.
Ainhoa Mendia, STEE-EILASeko Lan Osasun arloko arduraduna, eta Santi Ruiz, ESKkoa, Lan Osasunaren eguna dela eta egindako ekitaldian.
Eskolan ere hutsune bat
Ikasgelan lan egiteko proposamenak
Lan osasunaren nazioarteko egunari begira STEE-EILASek ikasgelan erabiltzeko hainbat proposamen prestatu ditu, oso garrantzitsua baita txikitatik barneratzea osasuna eta prebentzioarekiko ezagutza eta jarrerak,
Proposamen hauek DIARIO DE NOTICIAS Nafarroako egunkariaren Ikas Berri atalean argitaratu dira
Ikasgelarako proposamen gehiago lortzeko, zalantzak argitzeko edo iradokizunak egiteko bizkaia@stee-eilas.org helbidera edo
94-410 02 98 telefonora jo
Larrialdi batean nola jokatu
Diario de Noticiaseko Ikas Berri gehigarrian argitaratutakoa
Ficha para el alumnado: Un simulacro en la escuela
Para el profesorado: Propuesta de actividades
Edición en Aula de Noticia
Esaidazu nola esertzen zaren eta zer nolako motxila daramazun
Diario de Noticiaseko Ikas Berri gehigarrian argitaratutakoa
Ficha para el alumnado
Para el profesorado: Propuesta de actividades
Edición en Aula de Noticia
Produktu kimikoak etxean eta eskolan
Ficha para el alumnado: La etiqueta de los productos químicos
Para el profesorado: Propuesta de actividades
Edición en Aula de Noticias
Lehen sorospenak, edozeini gerta ahal zaio
Diario de Noticiaseko Ikas Berri gehigarrian argitaratutakoa
Ficha para el alumnado
Para el profesorado: Propuesta de actividades
Edición en Aula de Noticias
Loturak
ERGA Primaria Transversal aldizkaria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalak argitaratutako aldizkari digitala, hainbat ikasgaitan erabiltzeko materialak ekartzen dituena.

ERGA Formación Profesional aldizkaria Lanbide Heziketako irakasleentzat Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalak argitaratutako aldizkari digitala. Paperean ere badago. Harpidetza dohanik. Fitxa praktikoak liburu formatoan argitaratu dira.
Escuela, Salud y Trabajo: Por una cultura de prevención ISTASek sortutako liburua, prebentzioa zehar lerro gisa erabiltzeko D.B.H.ko ikasgaietarako materialak eskura PDF formatoan.
D.B.H ren 2. ziklo, Batxilergo eta Heziketa Zikloetarako unitate didaktikoa, OSALANek prestatuta La Seguridad es Salud y Vida. Unidad Móvil de Prevención de Riesgos Laborales de OSALAN
Beste material batzuk

Segurtasuna, osasunaren eta biziaren giltzarri: Lan arriskuen prebentzioa irakasteko OSALANek sortutako unitate mugikorra
 ERGA Tebeo. Bere garaian argitaratutako komikiak eta horiek ikasgelan erabiltzeko
La Seguridad y Salud en el Trabajo como materia de enseñanza transversal. INSHTk argitaratutako liburuak:
Guía para el profesorado de Primaria.
Guía para el profesorado de Secundaria
INSHTren Fonoteka . Irratian zabaldutako elkarrizketak lan arriskui buruz, gaiaren arabera ordenatuta MP3 formatoan. Publizitate kanpainetan erabilitako irratirako iragarkiak MP3an eta telebistarako iragarkiak bideoan.
INSHTren Kartelak. Kartel askoren irudiak denon esku.
INSHTren liburuxkak. PDF formatoan.
¡Ojito! Mira Bien. Errioxako Lan Osasun Institutuak zabaldutako materialak eta kanpaina.
|