Proposamenaren oinarriak: Kulturarteko hezkuntza

Nahiz eta hezkuntzak jokatzen duen paper erlatiboa gauza jakina izan,: ezinbestekotzat jotzen dugu honako irizpide hauek kontutan hartuko dituen kulturarteko hezkuntza ezarri eta bultzatuko dituen neurriak :

Kulturarteko hezkuntzak hezkuntza sistema osora heldu behar da eta ez ikasleria etorkina dutenera bakarrik.

Denok gara kulturarteko hezkuntzaren eragile, era guztietara hemen gaudenok kanpotik datozenak baino gehiago hala ere. Ikastetxe berean elkarrekin bizi diren kultura desberdinei buruzko edukiak txertatu beharko dira ikasleria osoaren ohizko curriculumean, beti ere jarrera folklorista eta paternalistak saihestuz.

Etapa eta arlo guztietan guztion berdintasuna desberdintasuna baino gehiago bultzatuko dituen jarrerak eta usteak landu behar dira: berdinak duintasunean eta eskubideetan, elkartasuna eta giza bazterketaren aurkako norberaren inplikazioa areagotuz.

Guztiz beharrezkoa da norberaren abileziak eta giza trebetasunak garatzea elkarbizitzak sor ditzakeen ohizko gatazkak bideratzeko .

Ezin dira alde batera utzi jatorrizko hizkuntzen eta kulturaren irakaskuntza.


2002-Ots-26