Internazionalismoa > Antiglobalizazioa > Sevillako Gizarte ForoaSevillako Gizarte Foroa

STEE-EILASen deklarazioa (Bere kongresuan onartua): KAPITALA ETA GERRAREN ALDE DAGOEN EUROPAREN KONTRA

Globalizazioaren aurkako mugimenduek hitzordua dute Sevillan ekainaren 22an. Europako estatu-janbeen gailurrean non politika neoliberalek indatzen doazen heinean giza-eskubideak murrizten dituzte, gutariko askok eta askok beste EUROPA baten aldeko aldarrikapena egiten dugu.

Ekonomia, herritarrek eta ez merkatuek kontrolatuko duten Europa; aberastasuna eta lana bizilagunen beharrizanak kontuan hartuta banatuko duen Europa eta era berean, kultura eta ingurune-ondareak zainduko dituena.

Beste helburu guztien aurretik mundu guztiko pertsonen askatasuna eta berdintasuna jarriko dituen Europa.

Kultura eta hizkuntza-eskubideak garatzea bermatuko duen demokrazia eredu izango duen Europa

Beste era bateko mundua posible baldin bada, sindikalgintza egiteko beste era bat ere bai.

Gure sindikatuak giza-eskubideen defentsan eta kapitalaren Europaren aurkako mobilizazioak bultzatuko ditu.

Horregatik, Sevillan izango gara.

Autobusak Sevillara:

Gasteiz, Irteera asteazkenean, ekainak 19 (gauean) Tfnoa: 945 288 192

Bilbo, irteera ostegunean, ekainak 20, gaueko 23:30ean. Tfnoa:600 689 517

Donostian, irteera ostiralean, ekainak 21, arratsaldeko 20:00an. Tfnoa: 943 466 000

Iruinekoa konfirmatu gabe.

Interneten loturak

Foro Social de Sevilla eta http://www.nodo50.org/sevilla2002/